lesbofobo

eu: lesbofobo
es: lesbófobo, lesbófoba
fr: lesbophobe
en: lesbophobe

Definizioa:

1. Lesbofobiari dagokiona. 2. Lesbofobia duena.

lesbofobo

(adj.)

Testuingurua:

  • Brigitte Vasallok gogoratu du, xenofobiaren inguruko artikulu batengatik «iruzkin islamofobo eta irain lesbofobo erauntsia» jaso zuela 2016an.

    LARTZANGUREN, Edu. «Emakume kazetarien jazarpen kasu gehienak generoarengatik dira». Berria. || Data: 2019-01-02

  • Badakizue, Euskal Herrian ez dago lesbofoboa edo homofoboa den inor, baina badaezpada ere, genero bereko bikoterik ia ez dugu inoiz erakusten gure produktu kulturaletan (Pirritx eta Porrotx, mila esker gure salbuespena izateagatik).

    BARQUIN, Amelia. «'Go!azen', irrikan nago bollerak noiz aterako... ». Berria. || Data: 2017-01-03

  • Eskoletan jazarpen homofobo eta lesbofobo bortitza bizi dute genero rol tradizionala apurtzen duten haur eta gazteek.

    FERNANDEZ, June. «Armairuak». Argia. || Data: 2014-03-02

  • Lehen agerraldia: Bide batez, datorren ostegunean «Gay Harrotasun nazioarteko eguna» ospatuko dela eta, lege, hezkuntza, kultura, komunikazio eta giza arloetan lan egiteko konpromisoa azaldu zuten; modu horretara, oraindik jarraitu dezaketen lege diskriminazioekin batera, «jarrera homofobo eta lesbofoboak gainditzeko».

    AGENTZIAK. «Nafarroako Parlamentuak “sexu aukera askearen alde” egingo du». Egunkaria. || Data: 2001-06-26