lesbofobia

eu: lesbofobia
es: lesbofobia
fr: lesbophobie
en: lesbophobia

Definizioa:

Lesbianismoaren edo lesbianen aurkako jarrera.

lesbofobia

(iz.)

Testuingurua:

  • Gasteizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte.

    ETXENAUSIA, Unai. «Gasteizko Udalak dei egin du “LGTBIfobiari aurre egingo dion hiria” eraikitzeko». Berria. || Data: 2022-05-04

  • Albertinek (2017) buruturiko ikerketan, ideia hori jasotzen du, batetik, beharrezkoa jotzen du indarkeria estrukturala denaren aitortza, eta bestetik, sexu/genero binarismoak ere beste indarkeria batzuk sustatzen dituela, hala nola homofobia nahiz lesbofobia.

    ASKOREN ARTEAN. «Haur Hezkuntzan genero-ikuspuntutik egiten den lanketa». Uztaro. || Data: 2020

  • Ingurukoengandik biolentzia eta jazarpena jasango ditu, lesbofobia eta transfobia batez ere, eta desberdin/konplexu sentitzearen ondoriozko beldurra eta lotsa.

    ALVAREZ URIA, Amaia. «Ezagutzeko eta ekiteko». Argia. || Data: 2018-09-09

  • Lehen agerraldia: Hedabideen, Gizartearen, eta instituzioen homo-lesbofobiaren aurka lelopean manifestazioa egingo da larunbatean Iruñean Nafarroako Gay Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) deituta.

    ERREDAKZIOA. «Sexu bereko bikoteen aldeko manifestazioa egingo da Iruñean larunbatean». Egunkaria. || Data: 2001-03-14