kosifikazio
es: cosificación
fr: chosification
en: objectification
Definizioa:
Gauza bihurtzea.kosifikazio
Testuingurua:
-
Emakume gorputzaren kosifikazio narrasa antzematen da artxiboko irudietan.URKIZU, Urtzi. «Andersonek hitza hartu du». Berria. || Data: 2023-01-29
https://www.berria.eus/paperekoa/1944/033/001/2023-01-29/andersonek-hitza-hartu-du.htm
-
Denborarekin ulertu zuen irri haren atzean neska objektu gisara ikusten zuen begirada bat zegoela: "Kosifikazioa sartzen da, eta emozioen kudeaketa. Neskarekiko enpatiarik ez daukagun heinean, errazagoa zaigu egoera horretan barre egitea".VELTE MORAN, Samara. «Nik sinesten dizut». Elkar. || Data: 2019
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
-
Sozial inperialismoak talka sinbolikoa irabazi du euskararen kosifikazio eta momifikazioaren auzian (futituak!).ARIZNABARRETA, Larraitz. «Fragmentuen sakontasunaz». Berria. || Data: 2013
https://www.berria.eus/paperekoa/1513/005/001/2013-12-29/fragmentuen-sakontasunaz.htm
-
Lehen agerraldia: Hori bainoago, bizitzaren kosifikazioa daukagu, alegia, bilakaerarik gabeko bizitza, hildako bizitza.MENDIOLA GONZALO, Ignacio. «Bioteknologiaren biopolitika». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2007
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
