lozorrotu
Definizioa:
Lozorroak hartu; loak hartu.lozorrotu
Testuingurua:
-
Aspaldi honetan eragile askok nabarmendu dute nazio kontzientziaren apaltze edo lozorrotze moduko bat dagoela.HERMOSILLA, Gotzon. «”Euskal Herria asimilazio prozesu betean dago”». Berria. || Data: 2023-03-31
https://www.berria.eus/paperekoa/1857/010/001/2023-03-31/euskal-herria-asimilazio-prozesu-betean-dago.htm
-
Konfinamendutik erdi lo itzuli du Arabako taldea, eta, asteen joanean, erabat lozorrotu da.AGIRREBENGOA, Eñaut. «Salbazioa korapilatzen ari zaio». Berria. || Data: 2020-07-01
https://www.berria.eus/albisteak/183663/salbazioa-korapilatzen-ari-zaio.htm
-
Izaki gaizto batzuen aurka egin behako du urteetan zehar lozorrotuta egon den historiaurreko munstro batek, gizateriak hura suntsitu nahi izan ostean.EITB [webgunea]. «'Godzilla' filma, gaur gauean, ETB2n». || Data: 2018-07-25
https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/5740764/godzilla-filma-uztailaren-25ean-etb2n/
-
Nire aulkian lozorrotuta bezala balantzaka nengoela, zaharra hizketan ari zen.HUGO, Victor; AGUIRREURRETA ELOSEGUI, Juan Mari [itzle.]. Kondenatu baten azken eguna. Donostia: Elkar. || Data: 2010
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
-
Lehen agerraldia: Janez bakarrik lozorrotzen zen gaitz hura.PAVESE, Cesare; MENDIGUREN BEREZIARTU, Xabier [itzle.] Burkidea. Donostia: Elkar. || Data: 1984
https://www.armiarma.eus/emailuak/elkar/pave11.htm
