etnozida

eu: etnozida
es: etnocida
fr: ethnocidaire
en: ethnocidal

Definizioa:

1. Etnozidioa egiten duena. 2. Etnozidioari dagokiona.

etnozida

(adj.)

Testuingurua:

  • Euskal nazioaren egungo erabateko gainbehera nazio etnozida (nazio kulturalaren genozidioa) horiekin dugun harreman estuaren ondorio zuzena da.

    ODRIOZOLA, Joxe Manuel. «Espainia ez da estatua soilik». Berria. || Data: 2023-03-15

  • Bere burua homizida, etnozida, ekozida, biozida eta suizida gisa agertzen du.

    GORRINDO ETXEANDIA, Karlos. «Iritziak iritzi». Argia. || Data: 2014-12-16

  • Frantziak, egia, da, portaera zapaltzaile, kolonialista eta etnozida darabil bere azpiko herriekiko, ez baitu betetzen, katalan, euskaldun, bretoi, altsaziar, okzitaniar eta korsikarren hizkuntzei dagokienez Europako eskualdeetako edo eta gutxiengoen hizkuntzen kartak dioena berak 1988ko Martxoaren 16an sinatua, hor hizkuntza horiek irakaskuntzan, administrazioan, komunikabideetan, kultur arloan, ekonomi eta gizarte bizitzan babestu, bultzatu eta erabiltzeko konpromezua onartu arren.

    KINTANA, Xabier. «Angeluko hitz neurtuak ez ziren bertsoak izan». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1991-07-20

  • Lehen agerraldia: Bere kide euskaldunak beren buru eta naziotasuna ukatzera ohitu dituen partido horrek ethnozida izena besterik ez du merezi, ez horixe.

    ASKOREN ARTEAN. Anaitasuna. 345. zk. || Data: 1977-08-15