teknofilo

eu: teknofilo
es: tecnófilo, tecnófila
fr: technophile
en: technophile

Definizioa:

Teknologiaren aldekoa.

teknofilo

(adj.)

Testuingurua:

  • Baina Gari Araolaza teknofiloaren aldetik, beste aholku bat jaso dugu: "Aldarrikatu nahi dut ibilbide homologatuen sarea, jende gutxik ezagutzen ditu PR eta GR-ak.

    SUSTATU. «GPS ibilaldiak, bide homologatuetan, datu irekiekin eta tresna errazekin». || Data: 2022-05-09

    https://sustatu.eus/1651822577
  • Agerikoa da etorkizuneko enpleguaren irakurketa teknofiloek ez dituztela natur baliabideen mugak era serio batean kontuan hartzen.

    ALABORT AMUNDARAIN, Endika; ZUBIRI REY, Jon Bernat. «Enpleguak ba al du etorkizunik?». El Salto. || Data: 2019-02-22

    https://www.elsaltodiario.com/laboral/enpleguak-ba-al-du-etorkizunik
  • Lehen agerraldia: Irudiei dagokienez, egun egiten direnak baino ez zaizkigu interesatuko, eta gaurko egunean ez ezik, etorkizunean jarriko dugu gure begirada teknofiloa, kultura digitala aurrerantzean nagusi izango baita eta hemen irudiek eta sentsazio indartsuek agintzen dute.

    ZABALA, Jabi. «Bitnik inpaktua». Begia gehigarria. Euskaldunon Egunkaria. || Data: 2000-12-30

    https://www.berria.eus/hemeroteka