plakatu

eu: plakatu
es: placar
fr: plaquer
en: tackle

Definizioa:

Zenbait kiroletan, eta, bereziki, errugbian, aurkariaren erasoa gelditu, arauak baimentzen duen moduan helduz eta lurrera botatzen saiatuz.

plakatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Horietako batzuetan herritarrak izan ziren protagonista. Racamondek Vega plakatu eta lurrean amaitu zuten biek, esate baterako.

    «Hernani eta Gaztediren arteko norgehiagokan, gasteiztarrek eraman zuten saria». Txintxarri aldizkaria. || Data: 2023-01-18

  • Lehen agerraldia: Koldo Alonsok, taldeko entrenatzaileak, hauek erakutsitako jokoa azpimarratu nahi izan zuen: «Gure neska-mutilek jokatu dituzten bi partidetan, erasoan pilota mugitu dute, defentsan antolatzen jakin dute, plakatu egin dute, bere burua markagailuan azpitik ikustean erreakzionatzen jakin dute eta, gainera, emaitzari buelta eman diote azken jokaldian partida irabazteko».

    «Irun Rugby Egunaren bigarren edizio arrakastatsua». Kiroletik [webgunea]. || Data: 2022-05-04