plakatze

eu: plakatze
es: placaje
fr: plaquage; placage
en: tackle; tackling

Definizioa:

Zenbait kiroletan, eta, bereziki, errugbian, aurkariaren erasoa gelditzea, arauak baimentzen duen moduan helduz eta lurrera botatzen saiatuz.

plakatze

(iz.)

Testuingurua:

  • Gurtubaik argi du: «Gehiegi zigortzen ari dira goi plakatzeak edo buruan hartzen diren kolpeak».

    URALDE, Pettan. «Irlandako errugbi selekzioa: Sant Patrick biribilena». Berria. || Data: 2023-03-21

  • Erabilitako hitzak ere, bereziak ziren: zalditeria, lehen lerroa, bigarren lerroa, hirugarren lerroa, entsegua, alboko sakea, plakatzea, uztartzea (frantsesez melée eta ingelesez scrum)…

    BETELU GANBOA, Maider. «Lehen mailako errugbia, gertutik». Guaixe || Data: 2021-09-23

  • Lehen agerraldia: Defentsan plakatze eraginkorrak egiten ditu, eta bere lasterraldiekin betetzen duen zelai kopurua harrigarria da.

    ZABALETA, Eneritz. «Bi itsasoren artean dago Baiona». Berria. || Data: 2014-10-26