egia-oste

eu: egia-oste
es: post-verdad
fr: post-vérité; postvérité
en: post-truth

Definizioa:

Egiaz gertatzen denak eta horri buruzko informazio objektiboak emozioek, iritzi pertsonalek edo sinismenek baino eragin txikiagoa duten egoera.

egia-oste

(iz.)

Testuingurua:

  • Egia-ostearen garaian bizi gara, emozioak eta sentimenduak egiari eta ebidentzia zientifikoari gailendu zaizkion aldia.

    «Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan». UEU [webgunea]. || Data: 2022-05-09

  • Egiarekiko interesik nagusi ez den garaiari deitzen omen zaio “egia-ostea”.

    MARTIARENA IRAOLA, Mirari. «Gezurrak». Gaur 8. || Data: 2020-08-09

  • Egia ostea zera ei da: iritzi publikoa mezu emozionalen eta norbanakoen usteen arabera egituratzea, datu objektiboetan edo egitate frogatuetan oinarrituta baino.

    GARAI ARTETXE, Estitxu. «Egia ostea eta egia». Argia. 2543. zk. || Data: 2017-02-26

  • Lehen agerraldia: Ingelesak post-truth (egia-ostea) deitzen hasi ziren kontzientzia txar eta frustratu klase horri: otsoari emandako botoa da egia; egia-ostea, aldiz, horrek eragindako frustrazioa.

    LERTXUNDI, Anjel. «Egia ostea». Berria. || Data: 2016-10-18