biralizatu
es: viralizar
fr: viraliser; devenir viral
en: viralise; go viral
Definizioa:
Biral egin; biral bihurtu.biralizatu
Testuingurua:
-
Yueriaren salaketa sare sozialetan biralizatu egin da.«Gasteizko jatetxe baten "islamofobia" salatu du neska gazte batek». Alea. || Data: 2023-03-07
https://alea.eus/gasteiz/1678215756681-gasteiz-jatetxea-islamofobia-yueriux
-
Alderdi Demokratak berehala heldu zion amuari #HandsOffMySocialSecurity ("Ken eskuak nire Gizarte Segurantzatik") traola biralizatuz.APAOLAZA AVILA, Urko. «Floridan ez zaie falta loa kentzeko motiborik: pentsio publikoen desagerpena». Argia. 2812. zk. || Data: 2023-02-12
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2812/floridan-ez-zaie-falta-loa-kentzeko-motiborik-pentsio-publikoen-desagerpena
-
Gauzak biralizatu ahal izateko mekanika bat dago, eta mekanika hori oso ondo ezagutu behar da.IZAGIRRE, Gaizka. «Jonathan Martinez: “Albiste faltsuek mundua mugitzen dute”». Gaztezulo. || Data: 2020-08-03
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonathan-martinez-201calbiste-faltsuek-mundua-mugitzen-dute201d
-
Gogoratu dut, garai horretan –“globalizazio” terminoa biralizatzen ari zenean, hain zuzen– klaseko pare batek besterik ez genuela noizbait hegazkinez bidaiatu.ZOZAIA, Gorka. «Globalizazioaren deseskalatzea». Naiz. || Data: 2020-05-23
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-05-23-07-00/hemeroteca_articles/globalizazioaren-deseskalatzea
-
Lehen agerraldia: Erabiltzaileak sentitzen duen emozioa bere fidelizazioaren eta edukia sare sozialetan biralizatzeko duen interesaren proportziokoa da.ARANA ARRIETA, Edorta; ELORDUI URKIZA, Agurtzane. Transmedia Komunikazio Estrategiak: Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta edatzeko bide berriak. UEU. || Data: 2015
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
