kontzertina
es: concertina
fr: concertina; réseau concertina; fil barbelé concertina
en: concertina; concertina wire
Definizioa:
Labana gisako edo ertz zorrotzeko arantzak dituen alanbre biribilkatua, oztopo gisa erabiltzen dena.kontzertina
Testuingurua:
-
Nire esperientzia pertsonala hauxe zen: ikusten baduzu bonbak botatzen ari direla zibilei eta gero ixten dizkiegula mugak, edo kontzertinak jartzen dizkiegula Afrikatik bizitza duinagoaren bila etortzen direnei, edo hainbeste jende hiltzen dela... Hori guztia ikaragarria da, eta ikaragarria baita ere horretara ohitzea.AGIRRE, Lorea. «Harrera berria helburu. Begoña Uharteri elkarrizketa». Jakin || Data: 2018
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/search
-
Lehen agerraldia: Irun eta Hendaia arteko mugan, Gipuzkoa eta Lapurdi artean, ez dago hesi kontzertinadunik, eta migratzaileak ez dira txalupa kaskarretan edo igerian iristen.ORZAIZ, Ion. «Lau urtean, 5.700 migratzaile atxiki eta kanporatu ditu Espainiak Irundik». Berria || Data: 2017-05-19
https://www.berria.eus/paperekoa/1753/004/001/2017-05-19/lau-urtean-5700-migratzaile-atxiki-eta-kanporatu-ditu-espainiak-irundik.htm
-
Berdin zaie armak ekoiztea edo kartzelak eta kontzertinak eraikitzea. Goian ez gauden guztiak aparte uzten gaituen sistema kapitalista da babesten ari direna.PEREZ, Ander. «Salvini pelikulako gaiztoa da, baina Europa du atzean». Argia || Data: 2019-09-15
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2657/sc-natzab-aktibista-lesbosen
