hausnarbide

eu: hausnarbide

Definizioa:

Hausnartzeko bidea.

hausnarbide

(iz.)

Testuingurua:

  • Azalpenetan, gainera, bizitzari buruzko hamaika hausnarbide zabaldu zizkion, kukuarena esaterako, zeina Jaxintoren bizitzaren metafora gisa erabili omen zuen, haren jatorriari buruz galdekatzen zuenean, edota etxean entzundakoak tolesgabe aurpegiratzen zizkionean.

    MERCERO, Imanol. «Zaharrak berri». Berria. || Data: 2023-02-26

    https://www.berria.eus/paperekoa/2035/035/002/2023-02-26/zaharrak-berri.htm
  • Euskararen inguruan pizten diren eztabaidetatik tiraka, gure psikologia linguistiko kolektiboari buruzko hausnarbide interesgarriak atera daitezke batzuetan. Itzul posta-zerrendatik aterako dut oraingoan adibidea.

    BIGURI OTXOA DE ERIBE, Koldo. «Euskaraholic nago gaur». 31 eskutik. || Data: 2014-02-03

    https://31eskutik.eizie.eus/2014/02/page/3/
  • Aitzitik, «Sevillano kasuaren» ondorioak eta planteatzen dituen hausnarbideak askoz sakonagoak dira, gure ustez.

    RAMIREZ, Txema. «Prentsa-bulegoak. Ezkutuko errealitate baten ageriko punta». Jakin. 81. zk. 65-92. or. || Data: 1994

    https://www.jakin.eus/show/eab1dcb7424996399f0e8be516912e44ba6abce0
  • Abertzale batek kontra egiteko fronte asko aurkituko ditu, zalantzarik gabe, afirmazio antiabertzale horren aurrean, baina nik bi hausnarbide hartuko ditut.

    OLEAGA, Xabier. «Opa erasotzailea». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1993-05-15

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria
  • Lehen agerraldia: Esaera onek, bakoitzok artu bearreko neurria bideratzen digu. Alegia, geure «barrikaren neurrira uztaiak». Ain xuxen, nolako esku-arte, alako eztaiak». Ausnarbide juxtua noski, bakoitzon galbaerako...

    UGARTE, Martin. Jatorriaren errotik. Legazpiko Kultur Etxea. || Data: 1986

    https://www.armiarma.eus/emailuak/mizka/ugar38.htm