punitibismo

eu: punitibismo
es: punitivismo
fr: punitivisme
en: punitivism; carceralism

Definizioa:

Zigorrak ezarriz gaizkileen portaera aldaraz daitekeela eta gaizkileek egintza gaitzesgarriak egiteari utziko diotela dioen ideologia.

punitibismo

(iz.)

Testuingurua:

  • 'Soilik bai da bai' legea eta punitibismoa.

    ALBA, Nagua. «'Soilik bai da bai' legea eta punitibismoa». Berria. || Data: 2023-02-19

  • Analisi kritiko honen asmoa da ikara eta punitibismoa pizten duten trataera informatiboa gailentzea, eta arretaren fokua aldatzea, gertakari isolatu baten morbotik egiturazko arazoen mamira.

    FERNANDEZ, June. «Haurtxoaren bahiketatik tiraka, sistemari kritikak». Argia || Data: 2022-10-21

  • Eraso sexualen kontrako borroka dela eta, punitibismoaren debatea pisu handia hartzen ari da.

    TELLERIA SARRIEGI, Enekoitz. «Empar Pineda. Ekintzaile feminista: “Feminismoari buruzko eztabaida polarizatu egin da”». Berria || Data: 2021-01-31

  • Lehen agerraldia: Punitibismoa ere badago, eta badirudi zigorra munduko gaitz guztien sendagaia dela.

    URKIZU ARSUAGA, Itzea. «Lehen graduko sinboloez». Ataria || Data: 2018-06-05