fotomuntatze; fotomuntaketa

eu: fotomuntatze; fotomuntaketa
es: fotomontaje; montaje fotográfico
fr: photomontage; montage photographique
en: photomontage

Definizioa:

Bi argazki edo gehiago konbinatuz osatutako argazki-konposizioa.

fotomuntatze

(iz.)

Testuingurua:

  • Erakusketa hiru ataletan banatu du; bideo bat dago sarreran, eta, areto nagusiko hormetan, aurrez aurre jarri ditu fotomuntatze analogiko bilduma bat eta fotomuntatze digital sorta bat.

    PRIETO, June. «Ametsa arte bihurtzea». Berria. || Data: 2019

  • Alexander Ródchenkoren (1891-1956) afixetan, bestalde, ezohiko konposizio eta planoak, elementuen ordenazio harrigarriak eta fotomuntatzeen erabilera dira bereizgarri nagusiak.

    BILBAO SALSIDUA, Mikel. «Kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora». Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa. || Data: 2015

  • Lehen agerraldia: Jorge Oteizaren hiru eskultura daude, tartean Adán y Eva, Kolon aurreko arteak eta primitibismoak eskultorearengan piztu zuten interesaren erakusle, eta Nikolas Lekuonaren mundu oniriko eta surrealista zenbait fotomuntatze eta koadroren bidez ordezkatuta dago.

    ESKISABEL, Jon. «Artea borborka. Euskal artistek XX. mende hasieran bultzatu zuten loraldiari eskainitako erakusketa zabaldu du Kubo-Kutxa aretoak». Berria. || Data: 2009-07-16


fotomuntaketa

(iz.)
Testuingurua:
  1. Horretarako, Amazonen salgai dagoen Espainiako bandera baten fotomuntaketa erabili du, sare sozialak barrez leherraraziz.

    ALEA. «Vox Arabak fotomuntaketa bat erabili du ustezko eraso bat salatzeko». || Data: 2021-04-26

  2. Azkenaldian, komunikabideetan dabiltza berriak. Madrilen Sustapen Ministerioarekin bilerak, akordioak, fotomuntaketak, eta abar.

    ITURBE, Jose Mari. «Aurrerabidearen baitan». Goiena. || Data: 2017-03-17

  3. Lehen agerraldia: Fotomuntaketa honek gainera, ez du errespeturik, ez nirekiko ezta hedabideen fokuetatik kanpo bizia arriskatzen dutenekiko ere.

    EiTB. «Savianoren hilotza erakusten duen fotomuntaketak eztabaida sortu du». || Data: 2010-06-23

Hobetsi gabeko formak: fotomuntaia