kremailera-zerrenda
es: lista cremallera
fr: liste alternée femme-homme; liste alternée
en: zipper list; zipped list
Definizioa:
Hautagaiak generoaren arabera txandakatuz eratzen den zerrenda.kremailera-zerrenda
Testuingurua:
-
Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunari ere egin diote erreferentzia testuan: esan dute berdintasunak bermatuta egon behar duela, kremailera zerrenden edo kuoten bidez.URDALLETA LETE, Irati. «Europa osorako barruti bat sortzea eskatu dute Europako bozetarako». Berria || Data: 2022-05-05
https://www.berria.eus/paperekoa/1909/006/001/2022-05-05/europa-osorako-barruti-bat-sortzea-eskatu-dute-europako-bozetarako.htm
-
Azpibatzordeak honako gai hauek aztertuko ditu, besteak beste: udaletan zentsura-mozioa, transfugismoa saihesteko; kremailera-zerrendak derrigorrezkoak izatea; sistemaren proportzionaltasuna hobetzea; eta 16 urtetik gorakoen sufragio aktibo eta pasiborako eskubidea.EUSKO JAURLARITZA [webgunea]. «Konstituzio Batzordean azpibatzorde bat sortzea onartu da, Hauteskunde Araubide Orokorra erreformatzeko». || Data: 2021-03-15
https://www.euskadi.eus/albistea/2021/konstituzio-batzordean-azpibatzorde-bat-sortzea-onartu-da-hauteskunde-araubide-orokorra-erreformatzeko/web01-a2hau16/eu/
-
Lehen agerraldia: Kongresurako hautagaien artean, zerrendaburu guztiak –alegia, hautatuak izateko aukerak dituztenak– gizonezkoak dira, alderdi gehienek gizon eta emakumeak tartekatzen dituzten kremailera-zerrendak osatu dituzten arren, PP eta Ciudadanos izan ezik.«Espainiako Kongresurako lau ordezkari aukeratuko dituzte arabarrek abenduaren 20an». Alea. || Data: 2015-12-11
https://alea.eus/araba/1452259574950-espainiako-kongresurako-lau-ordezkari-aukeratuko-dituzte-arabarrek-abenduaren-20an
-
Desoreka historikoak zuzentzeko neurri positiboak (esaterako, kremailera zerrendak) ezinbestekoak dira, baina ez dira nahiko.FERNANDEZ, June. «Ahal dugu?». Argia. || Data: 2015-01-18
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2445/ahal-dugu
