igarobaimen; pasabaimen

eu: igarobaimen; pasabaimen
es: salvoconducto
fr: sauf-conduit
en: safe conduct

Definizioa:

Agintari batek emandako agiria, lurralde batean barrena ibiltzea edo eremu batera sartzea ahalbidetzen duena.

igarobaimen

(iz.)

Testuingurua:

  • Bestalde, korridore humanitario horiek onartu arte, "Schengen eremuko estatuetatik estatu hartzailera iristeko aukera emango dieten igarobaimenak" emateko eskatu dute, "Ukrainatik ihes egitera behartutako pertsonak Schengen eremuan mugarik gabe sartu ahal izan diren bezala".

    O.P. «Greziatik korridore humanitarioak bultzatzeko ekimena talde parlamentarioei aurkeztuko diete». EiTB Albisteak. || Data: 2022-07-12

  • Espainiako Kontsuletxera joateko zalantzarik ez eduki; han laguntza emango digute, eta pasaporte berria egingo digute, edo, bestela, igarobaimen bat emango digute etxera itzuli ahal izateko.

    EROSKI CONSUMER. «Atzerrian, dirurik eta dokumentaziorik gabe». || Data: 2009-06-01

  • Lehen agerraldia: Igarobaimena ematen diotenean, Ekuadorko segurtasun indarrek babestu beharko dute Gutierrez lehendakari ohia herritarren haserretik Brasilgo Enbaxadatik Mariscal Sucre aireporturako bidean.

    BERRIA. «Brasilera alde egiteko igarobaimenaren zain da Gutierrez Ekuadorko presidente ohia». || Data: 2002-04-22


pasabaimen

(iz.)
Testuingurua:
  1. Esate baterako, zer koloretako pasabaimena beharko luke SSko sarjentu batek Trier-etik Lübeck-era joateko 1944ko udaberrian?

    SARRIUGARTE, Danele [itzle.]; APALAUZA, Amaia [itzle.]; SONTAG, Susan. «Faxismo liluragarria». Zigi-zaga. 1. zk. || Data: 2022

  2. Lehen agerraldia: Dudarik gabe, beren pasabaimen propioak idatzi zituzten horietako askok, eta askatasunera bidean abaitu.

    DAVIS, Angela; SARRIUGARTE, Danele (itzle.). Emakumeak, arraza eta klasea. Donostia: Elkar. || Data: 2016

Hobetsi gabeko formak: salbakonduktu; salbokonduktu