websail

eu: websail
es: serie web; webserie
fr: web-série; série web
en: web series; webseries

Definizioa:

Interneterako ekoitzitako fikziozko saila.

websail

Testuingurua:

  • Nogalesek beste umore mota bat egin izan du. Madrilen hainbat antzezlanetan aritu zen. Euskal Herrian, Pikuak websailean parte hartu zuen.

    URKIZU, Urtzi. «Miren Nogales izango da 'Herri txiki, infernu handi' saioko aurkezle berria». Berria. || Data: 2023-01-30

  • FIPADOC-en Sail Ofizialean lehiatuko dira Jokin Etcheverriaren 'Muak Autoflow' websailak, eta Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren 'Caminho Longe' lanak.

    DIARIO VASCO. «Bi euskal produkzio, Biarritzeko zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdian» || Data: 2021-01-20

  • Lehen agerraldia: Internet fikzioak gogoko dituenen paradisua da, eta websailak, denek desiratzen duten sagarra.

    A.H. «Websailak hizpide, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan». EITB. || Data: 2016-11-10

Hobetsi gabeko formak: webserie