distopiko
es: distópico, distópica
fr: dystopique
en: dystopian
Definizioa:
Distopiari dagokiona; giza alienazioa dakarten ezaugarri negatiboak dituen etorkizuneko balizko gizarte bat irudikatzen duena.distopiko
Testuingurua:
-
Azuma izeneko adimen artifizialak, 1955. urtean bizi diren Any Rand idazlea eta bere kideak, Silicon Valleyn girotutako etorkizun distopikora bidaltzen ditu.TORRALBA RODRIGUEZ, Naroa. «Begi bistakoa den armategia». Berria. || Data: 2023-01-28
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/024/001/2023-01-28/begi-bistakoa-den-armategia.htm
-
Eta hauek Gatibu distopiko berri honen koktelaren osagarriak: pop elektronikoa, funkya, karibetar eta Afrikako erritmo dantzagarriak... eta letrek ematen dien garratz ukitua.EREGAÑA, Amaia. «Gatibu rocketik haratago joan da ‘EHdistopikala’ koktel bero eta dantzagarrian». Naiz. || Data: 2022-11-23
https://www.naiz.eus/es/gaiak/noticia/20221123/gatibu-rocketik-haratago-joan-da-ehdistopikala-koktel-bero-eta-dantzagarrian
-
Huxleyren eleberriaren analisi kanoniko batean ezin falta daitekeenez Orwellenarekin konparazioa -Huxley bera ez zen tentazioari eusteko gauza izan-, hortik abiatuko gara gu ere, bien arteko diferentzietatik bat nabarmenduz: 1984 barrutik zein kanpotik da distopikoa; Bai mundu berria, neurri handi batean, kanpotik baino ez. Saia gaitezen esandakoa argitzen.BREA, Unai. «Bai Mundu Berria: Asmatu zuen Huxleyk?». Argia. || Data: 2012
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2328/bai-mundu-berria
-
Lehen agerraldia: Idazle distopikoek, ukronikoek zehatzagoak izateko, lan ildo ederra izango lukete Forsythen liburuetan azken segundoan pikutara joan diren planak arrakastatsu bihurtuz.BREA, Unai. «De Gaulle akabatu: eta egia izan balitz?». Argia. || Data: 2009-07-05
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2191/de-gaulle-akabatu-eta-egia-izan-balitz
