gazteleku

eu: gazteleku

Definizioa:

Administrazio publikoek bideratutako edo kudeatutako gaztetxea.

gazteleku

(iz.)

Testuingurua:

  • Bizkaiko gazteen errealitatea islatu nahi duen dokumentala da Kalesareak, eta gazteen aniztasuna, desioak, nahiak, zalantzak eta bizimodua erakutsiko ditu, gazteen euren ikuspuntutik; izan ere, kamera eskuan, lokal, ikastetxe, etxe eta gaztelekuetatik kalera irten dira, euren sormen gaitasun mugagabearekin, bideo, erreportaje eta artelanak eskaintzeko.

    «Bizkaiko gazteen errealitatea erakutsiko du 'Kalesareak' saioak ETB1en». EiTB Albisteak || Data: 2014-12-03

  • Har dezagun ekipamendu publiko bat: azken aldian hainbeste ugaritu diren gazteleku horietako bat. Nola bermatu gazteleku bat gazteentzat izango dela?

    «Administrazioa eta gazte ekimenak». Argia || Data: 2001-01-21

  • Adibidez, hotel, enpresa turistiko, aterpetxe, udaleku, kirol elkarte, gazteleku eta eski estazioetan lan egin dezaket.

    «Naturan zehar gidari». Euskaldunon Egunkaria || Data: 2000-05-06

  • Lehen agerraldia: Oñatiko gaztelekua aitzindaria izan da Gipuzkoan ekipamendu mota honetan.

    «Gaztelekuak, zeinentzat? Noren esku?». Euskaldunon Egunkaria || Data: 1995-11-09