lodifobia; gizenfobia

eu: lodifobia; gizenfobia
es: gordofobia
fr: grossophobie
en: fatphobia

Definizioa:

Pertsona lodien aurkako jarrera edo gorrotoa.

lodifobia

(iz.)

Testuingurua:

  • Gizarte langilea da, eta lodifobiaz zein elikadura nahasmenduez diharduten tailerrak ematen ditu.

    LEKUNBERRI ANSOLA, Amaia. «Lodifobia gizarte arretan. Pisuzko kontua». Argia || Data: 2023-01-29

  • Hortik begiratuta, denok susma dezakegu lodifobiarena esan duenak argala edo are oso argala izateko aukera asko dituela.

    ERRO, Angel. «Lodien txistea». Berria || Data: 2023-01-27

  • Lehen agerraldia: Dietaren kultura hautsi eta nutrizioaz eta lodifobiaz hitz egiten dute.

    «Gorputzaren inguruan hausnartzeko juntadizoa, era informal batean». Goierriko Hitza || Data: 2022-11-16


gizenfobia

(iz.)
Testuingurua:
  1. Egun, gizenfobiaren aurkako kolektiboak diskriminazio hau ikustarazi nahian ari dira.

    DAGDROMMER, Jaione. «Zergatik gara gizentzearen beldur?». Gaztezulo || Data: 2020-05-27

  2. Lehen agerraldia: Uda hasi orduko, Magdalena Piñeyrok gobernuz kanpoko erakunde bitxia aurkeztu zuen: Stop gizenfobia.

    DEL TESO, Begoña. «Boxeolari potoloa eta GKE gizena». El Diario Vasco. || Data: 2019-07-07