gentrifikazio

eu: gentrifikazio
es: gentrificación
fr: gentrification
en: gentrification

Definizioa:

Izaera herrikoi edo zaharkitua duen auzo bateko jatorrizko populazioa erosahalmen handiagoko populazio berri batek pixkanaka ordezteko prozesua.

gentrifikazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Gentrifikazioa langileen mailako eta diru-sarrera gutxiko auzoetan diru gehiago duten pertsonek higiezinak erosten dituztenean gertatzen den desplazamendu soziokulturala da.

    Wikipedia. «Gentrifikazio». || Data: 2021-06-23

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Gentrifikazio
  • : Pertsona askori izenburuak harridura sortuko dio, agian, gentrifikazio prozesuak hiriburu eta kostako herrietan espero ditugulako (gainbehera etorritako inguru bat, berrikuntzen ondorioz boladan jartzen da eta, prezioen gorakada dela eta, bizilagunek ezin dute bertan bizitzen jarraitu).

    VIDAL URRESTARAZU, Aitor. «Pirinioen gentrifikazioa». Argia. || Data: 2021-07-25

    https://www.argia.eus/albistea/baiona-erdigunea-gentrifikazio-prozesu-batean-murgilduta-dago
  • Errekaleorretik egotzi zituzten lehengo auzokideei esan zieten hemengo etxeak ez zirela bizitzeko duinak: mobbing inmobiliario bat izan zen, beste gentrifikazio kasu bat gehiago.

    VIÑE, Itsaso eta SANCHEZ, Ruben. «Etxeak bizirik, auzoa bizirik». Berria. || Data: 2023-01-26

    https://www.berria.eus/paperekoa/1941/015/003/2023-01-26/etxeak-bizirik-auzoa-bizirik.htm
  • Lehen agerraldia: «Terrorismoa» egotzi diote ezkerreko ekintza zuzeneko MG Militante Gruppe-ko -« talde terrorista» Alemaniako Justiziaren arabera- idatzietan gentrifikazio hitza askotan ageri delako;« hitz gakoa», Poliziaren arabera.

    ALDABE, Koldo. «Hitz arriskutsuak». Berria. || Data: 2007-08-23