polimaitasun; poliamodio
es: poliamor
fr: polyamour; pluriamour
en: polyamory
Definizioa:
Bi pertsona baino gehiagoren arteko maitasun- eta sexu-harreman egonkorra, pertsona horien guztien onespenarekin ezartzen eta mantentzen dena.polimaitasun
Testuingurua:
-
Azken boladan dezente zabaldu den kontzeptua da polimaitasuna.BILBO HIRIA IRRATIA. «Trabeskalea: polimaitasuna». || Data: 2020-03-11
https://www.bilbohiria.eus/60193
-
Polimaitasunari buruz galdetzerakoan, gehienetan ez dira egoerak aztertu nahi, gure iritzia honen alde edo kontra dagoen jakin nahi da.BERASTEGI, Olatz. «Polimaitasunari buruz galdetu digute». Guaixe.eus || Data: 2015-11-06
https://guaixe.eus/komunitatea/olatz1/1446553067817-polimaitasunari-buruz-galdetu-digute
-
Oraindik ere, gizon eta emakumeen arteko harremana instituzio bat den arren, polimaitasunak eredu anitzak marrazten dizkigu iruditegi kolektiboan.LLORENTE, Oihana. «Harremanak ezbaian. Maitasun erromantikoa versus maitasun askea». Gaur8 || Data: 2014-04-05
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-04-05-07-00.pdf
-
Lehen agerraldia: Polimaitasunari buruzko beste tailer bat ere egingo dugu: zergatik izan behar duten bikoteek bikoak...PERUARENA ANSA, Mikel. Oihana Etxebarrieta. Jaiki batzordeko kidea. «Feminismoari haize freskoa ematera gatoz». Berria. || Data: 2010-05-02
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
poliamodio
-
Lehen agerraldia: Haien larruan banengo, orain modan dagoen eta heterosexualek (beti berandu, oi koitaduak!) deskubritu berri duten poliamodioa praktikan jarriko nuke lasai asko.ARREGI, Rikardo. «EAJ eta poliamodioa». Deia. || Data: 2016-09-28
https://www.deia.eus/opinion/columnistas/2016/09/28/eaj-eta-poliamodioa-5008353.html
-
Poliamodiozko bidaia batean abiatu, eta erabat aldatuta itzuliko dira sorlekura.ZINEGOAK. «’Lehiaketatik kanpo’. Las hijas del fuego. Suaren alabak». || Data: 2019-02-18
http://zinegoak.com/EU/las-hijas-del-fuego
