polimaitasun; poliamodio

eu: polimaitasun; poliamodio
es: poliamor
fr: polyamour; pluriamour
en: polyamory

Definizioa:

Bi pertsona baino gehiagoren arteko maitasun- eta sexu-harreman egonkorra, pertsona horien guztien onespenarekin ezartzen eta mantentzen dena.

polimaitasun

(iz.)

Testuingurua:

  • Azken boladan dezente zabaldu den kontzeptua da polimaitasuna.

    BILBO HIRIA IRRATIA. «Trabeskalea: polimaitasuna». || Data: 2020-03-11

  • Polimaitasunari buruz galdetzerakoan, gehienetan ez dira egoerak aztertu nahi, gure iritzia honen alde edo kontra dagoen jakin nahi da.

    BERASTEGI, Olatz. «Polimaitasunari buruz galdetu digute». Guaixe.eus || Data: 2015-11-06

  • Oraindik ere, gizon eta emakumeen arteko harremana instituzio bat den arren, polimaitasunak eredu anitzak marrazten dizkigu iruditegi kolektiboan.

    LLORENTE, Oihana. «Harremanak ezbaian. Maitasun erromantikoa versus maitasun askea». Gaur8 || Data: 2014-04-05

  • Lehen agerraldia: Polimaitasunari buruzko beste tailer bat ere egingo dugu: zergatik izan behar duten bikoteek bikoak...

    PERUARENA ANSA, Mikel. Oihana Etxebarrieta. Jaiki batzordeko kidea. «Feminismoari haize freskoa ematera gatoz». Berria. || Data: 2010-05-02


poliamodio

(iz.)
Testuingurua:
  1. Lehen agerraldia: Haien larruan banengo, orain modan dagoen eta heterosexualek (beti berandu, oi koitaduak!) deskubritu berri duten poliamodioa praktikan jarriko nuke lasai asko.

    ARREGI, Rikardo. «EAJ eta poliamodioa». Deia. || Data: 2016-09-28

  2. Poliamodiozko bidaia batean abiatu, eta erabat aldatuta itzuliko dira sorlekura.

    ZINEGOAK. «’Lehiaketatik kanpo’. Las hijas del fuego. Suaren alabak». || Data: 2019-02-18