zuriketa berde; greenwashing
es: lavado de imagen verde; ecopostureo; ecoimpostura
fr: écoblanchiment; verdissement d'image
en: greenwashing; greenwash; green sheen
Definizioa:
Enpresa, gobernu edo bestelako erakunde batzuek erabiltzen duten marketin- eta komunikazio-estrategia, ingurumenarekiko berez dutena baino begirune handiagoa dutela aditzera ematea helburu duena.zuriketa berde
Testuingurua:
-
Munduko komunikazio talde handi eta ospetsuenetan «zuriketa berdearen akelarre globala» izan dela esango dizute.ZUBIMENDI, Mikel. «Dutxa eskoziarra Glasgowtik». Naiz. || Data: 2021-11-20
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211120/dutxa-eskoziarra-glasgowtik
-
Lehen agerraldia: Salatu zuten Donostiako konferentzian parte hartzen ari direnetako batzuek «greenwashing edo zuriketa berdea» egiteko baliatu nahi dutela euren parte hartzea.SAGARZAZU, Jokin. «Arduragabekeria litzateke klima aldaketa ez ikustea». Berria. || Data: 2019-03-07
https://www.berria.eus/paperekoa/2236/007/001/2019-03-07/arduragabekeria-litzateke-klima-aldaketa-ez-ikustea.htm
-
Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologistako kidea Ingurumen Eguna eta zuriketa berdeari buruz hitz egiteaz gain, Gladysen Del Estali egindako omenaldiaren eta Aralarren hilda agertu den behiaren inguruan aritu da.GARCIA LANDA, Imanol. «Ingurumenaren Eguna eta zuriketa berdea». Ataria.eus || Data: 2021-06-06
https://ataria.eus/tolosaldea/1623259585876-ingurumenaren-eguna-eta-zuriketa-berdea
greenwashing
-
Lehen agerraldia: Salatu zuten Donostiako konferentzian parte hartzen ari direnetako batzuek «greenwashing edo zuriketa berdea» egiteko baliatu nahi dutela euren parte hartzea.SAGARZAZU, Jokin. «Arduragabekeria litzateke klima aldaketa ez ikustea». Berria. || Data: 2019-03-07
https://www.berria.eus/paperekoa/2236/007/001/2019-03-07/arduragabekeria-litzateke-klima-aldaketa-ez-ikustea.htm
-
Eta jasangarritasunarekiko konpromiso faltsuaren edo greenwashingaren aurkako ohartarazpena egin du berriro.BEITIA, Andoni. Bankuek oso enpresa kutsatzaileetako inbertsioak bikoiztu dituzte. Ekonomiarenkz.eus || Data: 2021-05-18
https://ekonomiarenkz.eus/archivos/5653
