hater; gorrotatzaile

eu: hater; gorrotatzaile
es: hater; odiador, odiadora
fr: hater; fauteur de haine, fautrice de haine
en: hater

Definizioa:

Beste norbait behin eta berriro, modu oldarkorrean eta, bereziki, sare sozialetan kritikatzen eta gutxiesten duen pertsona.

hater

Testuingurua:

  • Noski, kontrakoak badaude, eta oso kontrakoak dira, gainera, haterrak dira oso haterrak, euskararen kasuan bezalaxe.

    TORNER ZABALA, Jon. «Tailerrak euskalduntzetik, gai sozialetan eragitera». Argia. || Data: 2022-10-27

  • Lehen agerraldia: Nik ez nekien iritzi-emaileon hater-ak existitzen zirenik, gurean quidditch-ean jokatzen duen jendea dagoela ez nekien moduan (Harry Potterren nobeletako protagonistek erratz hegalariekin praktikatzen zuten kirola).

    AMURIZA, Miren. «Lagunen lagunak». Berria. || Data: 2018-06-28


gorrotatzaile

Testuingurua:
  1. Lehen agerraldia: Bai nik ere (zaitut), Galder. Anonimo, troll eta gorrotatzailez betetako ozeano honetan, eskertzekoa da sinegarritasunez eta zintzotasunez jarduten duzuen jendea, nahiz eta batzuetan suminduta idatzi.

    Twitter (@xabipaya) || Data: 2020-09-03

  2. Besarkada handi bat, Maria, eta kasurik ere ez horrelako gorrotatzaileei.

    Twitter (@angabantxo) || Data: 2021-09-26