aire-frijigailu; aire bidezko frijigailu; oliorik gabeko frijigailu

eu: aire-frijigailu; aire bidezko frijigailu; oliorik gabeko frijigailu
es: freidora sin aceite; freidora de aire
fr: friteuse à air chaud; friteuse à air; friteuse sans huile
en: air fryer; oil-free fryer; low oil fryer; low oil volume fryer; LOV fryer

Definizioa:

Labe elektriko txikia, aire beroa eta oso olio gutxi erabiliz frijitze-prozesuaren antzeko emaitzak lortzeko diseinatua.

aire-frijigailu

(iz.)

Testuingurua:

  • Aurkeztutako hanburgesak dastatuta, 'Patxitxorongo' taldeak prestatutakoa izan da onena eta aire frijigailu bana jaso dute sari moduan.

    AGIRIANO ARRESE, Aitor. «Hanburgesa onena nork egingo lehian». Goiena. || Data: 2022-07-15

  • Lehen agerraldia: Osasungarriagoa da aire-frijigailu batekin janaria prestatzea?

    LURUEÑA MARTÍNEZ, Miguel Ángel. «Merezi al dute aire-frijigailuek?». Eroski Consumer. || Data: 2022-03-16


aire bidezko frijigailu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Era berean, gainerako egoiliarrak proiektuaren par­te dira eta egongela nagusian gune bat atondu dugu, eta, besteak beste, teon­tzi bat, esnea berotzeko gailu bat eta aire bidezko frijigailu bat ipini, euren gauzatxoak egin ditzaten.

    «Etxean bezala». Aikor aldizkaria [webgunea]. || Data: 2023-03-27

  2. Lehen agerraldia: Dagoeneko badute zenbaki saritua tabletak, patinete elektrikoak, kable gabeko xurgatzaileak eta aire bidezko frijigailuak.

    FRANTZESENA, Julene. «Caritaseko tonbolan egin dituzte azken zozketak». Maxixatzen.eus || Data: 2022-08-17


oliorik gabeko frijigailu

(iz.)
Testuingurua:
  1. SDOZEko kideek makina bat zuzeneko sari eman dituzte apirilean, baina sari nagusia zen oliorik gabeko frijigailu edo Air-fryierra zozketa bidez eman nahi izan dute.

    «Udaberriko tonbolak badu zenbaki saritua». Guaixe [webgunea]. || Data: 2023-05-04

  2. Lehen agerraldia: On Ekin zentroko Andrea Larreak oliorik gabeko frijigailua erabiltzearen abantailak, olioaren ezaugarriak eta gailu horietan prestatutako hiru errezeta osasgungarri ekarri dizkigu.

    Baipasa. Euskadi Irratia. || Data: 2020-12-03