autokolpe; estatu-autokolpe

eu: autokolpe; estatu-autokolpe
es: autogolpe
fr: auto-coup d'État
en: self-coup

Definizioa:

Agintean dagoenak legez kontra botereari eusteko egiten duen saioa.

autokolpe

(iz.)

Testuingurua:

  • Hala ere, bi gauza ikas ditzakegu batez ere, gertakari honen inguruan: 1. Sistemaren autokolpea: boterea duten elite politiko handiak, PP edo PSOE Espainian, demokratak edo errepublikanoak AEBetan, jabetza intelektualaren defentsa aitzakiatzat hartuta gure eskubideak murrizteko prest daude.

    JULIO, Gorka. «Autokolpea eta kontrakolpea». Berria. || Data: 2012-01-05

  • Badakizu, irailaren 11ko zorigaiztoaren ikertzaileek ohartarazia dute: atentatu hark asko omen du «autokolpetik», hala nola Pentagonoaren kontrako hegazkinak, eta dorreetako bulegoak aldez aurretik hustu izanak.

    PEREZ ESQUIVEL, Adolfo. «Barack Obamarentzat». Berria. || Data: 2011-05-08

  • Lehen agerraldia: Handik bi urtera 'autokolpea' izenez ezagutzen den estatu kolpea eman zuen, Indar Armatuen babesarekin botere guztia bere gain hartuz.

    OLAIZOLA, Garbiñe: “Alejandro Toledo da faborito nagusia lehendaritzarako bozak irabazteko”in Berria. || Data: 2001-04-01


estatu-autokolpe

(iz.)
Testuingurua:
  1. "El Salvadorreko presidenteak egindako estatu autokolpe saiakera gogor arbuiatzen dugu. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko".

    ERREDAKZIOA. «"El Salvadorreko demokraziaren defentsan" manifestua plazaratu du Euskal Herriko hainbat eragilek». Argia. || Data: 2020-02-13

  2. Lehen agerraldia: Erabaki judizial horiekin-eta Espainiako Estatuan "ahalegin izugarria" egiten ari dira azkenaldian "aldaketa politikoa ekarriko duten prozesu desberdinak geldiarazteko", Izkok eta Barrenak azaldu dutenez, eta, hala, "estatu autokolpe bat" ematen ari dira, "oinarrizko eta funtsezko askatasun guztiak bortxatuta.

    ERREDAKZIOA. «Sortuk uste du Europak berriz ere Espainiaren aurkako ebazpena aterako duela». Berria. || Data: 2015-01-29