transkreazio; itzulsortze; itzulsorpen

eu: transkreazio; itzulsortze; itzulsorpen
es: transcreación; traducción creativa; traducción de marketing
fr: transcréation
en: transcreation; creative translation; cross-market copywriting; marketing translation

Definizioa:

Publizitatearen eta marketinaren arloko itzulpengintza, sormen-maila handikoa. Helburu duen publikoaren arabera egokitzen da xede-hizkuntzako mezua, jatorrizko mezuaren eragin bera sortzeko, eta, horregatik, gehienetan, ez da sorburu-hizkuntzako mezuaren antzekoa izaten.

transkreazio

(iz.)

Testuingurua:

  • Egun, sarri transkreazio kontzeptua erabiltzen da: itzulpen baten eta sorkuntza baten arteko nahasketa litzateke.

    URKIZU, Urtzi. «Xose Castro. Itzultzailea eta gidoilaria: «Iragarkietan hizkera egokiak garrantzia hartu du berriz ere». Berria. || Data: 2018-06-28

  • Lehen agerraldia: Beren lanetan erabat ezabatzen dira sorburu- eta xede-sistemen arteko bereizketak, itzulpena izendatzeko erabili izan dituzten hitzek adierazten duten bezala: transkreazioa, transtestualizazioa, transiluminazioa, transluziferazioa, kanibalizazioa...

    JAKA IRIZAR, Aiora: Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Euskaltzaindia. || Data: 2012


itzulsortze

(iz.)
Testuingurua:
  1. Lantegian, argi gelditu da itzulpen edo egokitzapen bat egitetik itzulsortzera doan aldea: testu bat itzultzean edo egokitzean, edukiari edo esanahiari eusten zaie; itzulsortzean, ordea, edukia bera aldatzera irits daiteke, beharrezkoa bada, marketin-helburuei heltzeko.

    ERREA, Inma. «'Itzulsortzaile' lantegia, edo nola kidetu euskaraz publizitatea eta itzulpengintza». Senez, 47. zk. EIZIE. || Data: 2016

  2. Lehen agerraldia: Itzulsortzea, hortaz, publizitate-mezuak edo marka-balioak hizkuntza batetik bestera moldatzea da, baina ez edonola.

    GARAI ARTETXE, Estitxu. «Itzulsortzen». 31 eskutik. || Data: 2014-01-29


itzulsorpen

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gakoa zera da: zenbat balio du itzulsorpen batek?

    GARAI ARTETXE, Estitxu. «Gosearen artista». EIZIE. || Data: 2014-02-28

  2. Lehen agerraldia: Gure inguruko erdarek, gaztelaniak eta frantsesak, hala moduzko baliokidea eman diote: «transcreación» eta «transcréation», hurrenez hurren. Gurean, berriz, euskaratik eta euskaraz, honako ordaina eman diot: itzulsorpen(a).

    GARAI ARTETXE, Estitxu. «Itzulsortzen». 31 eskutik. || Data: 2014-01-29