hidrogeno berde; hidrogeno garbi; hidrogeno berriztagarri

eu: hidrogeno berde; hidrogeno garbi; hidrogeno berriztagarri
es: hidrógeno verde; hidrógeno limpio; hidrógeno renovable
fr: hydrogène vert; hydrogène propre; hydrogène renouvelable

Definizioa:

Uretik abiatuta eta jatorri berriztagarriko elektrizitatea baliatuz elektrolisi-prozesu baten bidez lortzen den hidrogenoa.

hidrogeno berde

(iz.)

Testuingurua:

  • Hidrogenoa berdea dela adierazten duen ziurtagiria lortzeko, isurien kontzentrazioa erreferentziazko isurien intentsitate-atalasearen %60-70 baino gutxiagokoa izatea eskatzen da; murrizketa hori ziurtagiria ematen duen erakundearen araberakoa da. Hidrogeno garbi edo hidrogeno berriztagarri ere erabili izan da euskaraz gai hau adierazteko.

    ASKOREN ARTEAN. «Hidrogenoaren berde». Wikipedia. || Data: 2023-01-10

  • Azkenik, hidrogeno berdea da orain hainbat proiektutan sartu nahi dutena, etorkizuna izango dela dirudiena.

    Naiz || Data: 2022-03-12

  • Lehen agerraldia: Gaur egun hidrogeno grisak betetzen duen tokia ziurtatua luke hidrogeno berdeak, batez ere lortzen badu merkeagoa izatea erregai fosiletatik ateratakoaren aldean.

    LASA, Irune. «Hidrogenoaren tokia». Berria. || Data: 2021-02-21


hidrogeno garbi

(iz.)
Testuingurua:
  1. Hidrogenoa berdea dela adierazten duen ziurtagiria lortzeko, isurien kontzentrazioa erreferentziazko isurien intentsitate-atalasearen %60-70 baino gutxiagokoa izatea eskatzen da; murrizketa hori ziurtagiria ematen duen erakundearen araberakoa da. Hidrogeno garbi edo hidrogeno berriztagarri ere erabili izan da euskaraz gai hau adierazteko.

    ASKOREN ARTEAN. «Hidrogenoaren berde». Wikipedia. || Data: 2023-01-10

  2. Lehen agerraldia: Azkenik, «hidrogeno garbi baterako ibilbide-orri bati» buruzko ebazpen-proiektuari dagokionez, hazkuntza iraunkorrean gizarte- eta ingurumen-mailan duen garrantziari erreferentzia egitea proposatzen du Eusko Jaurlaritzak.

    basquecountry.eus || Data: 2020-07-01


hidrogeno berriztagarri

(iz.)
Testuingurua:
  1. Hidrogenoa berdea dela adierazten duen ziurtagiria lortzeko, isurien kontzentrazioa erreferentziazko isurien intentsitate-atalasearen %60-70 baino gutxiagokoa izatea eskatzen da; murrizketa hori ziurtagiria ematen duen erakundearen araberakoa da. Hidrogeno garbi edo hidrogeno berriztagarri ere erabili izan da euskaraz gai hau adierazteko.

    ASKOREN ARTEAN. «Hidrogenoaren berde». Wikipedia. || Data: 2023-01-10

  2. Lehen agerraldia: Baina horrek ez du esan nahi hidrogeno berriztagarriak mugarik ez duenik. Hasteko, ikuspegi teknologikotik oraindik asko dago egiteko, garatzeko eta frogatzeko haren ekoizpenean, biltegiratzean, garraioan...

    LASA, Irune. «Une erabakigarrian». Berria. || Data: 2021-02-21