ibilgailu elektrikoentzako kargagune; auto elektrikoentzako zerbitzugune; elektrolinera

eu: ibilgailu elektrikoentzako kargagune; auto elektrikoentzako zerbitzugune; elektrolinera
es: electrolinera; estación de carga eléctrica
fr: borne de recharge pour véhicules électriques; borne de recharge pour VE
en: electric vehicle charging station; EV charging station; electric vehicle supply equipment

Definizioa:

Ibilgailu elektrikoak elektrizitatez kargatzeko zerbitzugunea.

ibilgailu elektrikoentzako kargagune

(iz.)

Testuingurua:

  • Diplomadunek aurkeztutako proiektuen artean, honako hauek dira, adibidez, nabarmentzekoak: kamioietan erabiltzeko erregai-pila baten diseinua, pirolisi bidez H2-a sortzeko proiektua, e-fueleko instalazio berri baten diseinua, hidrogenoa soilik behar duten errekuntza-motorrak, etxean erabiltzeko H2-a biltegiratu eta garraiatzeko sistema, erreaktore nuklearra erabiliz hidrogenoa sortzeko proiektua, industrian H2-a biltegiratzeko sistema, ibilgailu elektrikoentzako kargagune-sare bat diseinatzeko proiektua, portuak H2-aren balio-katerako eraldatzeko proiektua eta hidrogeno fotoelektrokatalitikoa sortzeko lana.

    Hidrogenoaren Teknologien Unibertsitate arteko Masterreko I. promozioa graduatu da. Mondraberri [webgunea]. || Data: 2023-07-17

  • Ibilgailu elektrikoentzako lehen kargagune ultra-azkarra inauguratu dute Gasteizen.

    EiTB Albisteak || Data: 2019-04-01

  • Lehen agerraldia: Gogoan izan behar da Gasteiz izan zela estatuan ibilgailu elektrikoentzako kargagune arina instalatu zuen lehen hiria, 2012an.

    «Gasteizko Udalak bi furgoneta elektriko gehitu dizkio udal flotari». Vitoria-gasteiz.org [webgunea]. || Data: 2015-07-17


auto elektrikoentzako zerbitzugune

(iz.)
Testuingurua:
  1. Lehen agerraldia: Proiektuaren mugarria Araba, Bizkai eta Gipuzkoan auto elektrikoentzako zerbitzugune sarea eratzea izango da, 2011. urterako

    SANTAMARIA, Iban: "Auto elektrikoak kargatzeko sarea sortuko dute Repsolek eta Jaurlaritzak elkarlanean" in Berria || Data: 2009-10-30


elektrolinera

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gasteizek aurrerapauso garrantzitsua eman du mugikortasun iraunkorra sustatzeko bidean, Jundizeko Enpresen Elkarteko Vialki enpresaren laguntzarekin, hiri osoan 21 elektrolinera jartzeko.

    «Vialkik Gasteizen 21 elektrolinera instalatzen lagundu du». Jundiz.es [webgunea]. || Data: 2023-06-27

  2. Gradu Amaierako Lan (GrAL) honetan gasolindegi-elektrolinera baten instalazio elektrikoaren diseinua burutu da Errenterian.

    «Gasolindegi-elektrolinera baten instalazio elektrikoaren diseinua». Addi.ehu.es [webgunea]. || Data: 2021-03-30

  3. Lehen agerraldia: Gilek adierazi du bi elektrolinera berriekin urratsa ematen dela hiriko mugikortasun eredua aldatzeko.

    El Correo || Data: 2018-05-09