lawfare; gerra judizial; gerra juridiko

eu: lawfare; gerra judizial; gerra juridiko
es: lawfare; persecución judicial; instrumentalización de la Justicia; judicialización de la política
fr: guerre du droit
en: lawfare

Definizioa:

Aurkari politikoen kontrako jazarpen judiziala.

lawfare

(iz.)

Testuingurua:


gerra judizial

(iz.)
Testuingurua:
  1. Auzitegi Goreneko Gobernu Salak ohar bat kaleratu du astelehen honetan, bere ohiko bilkuraren ostean, eta gogorarazi du Zuzenbidezko Estatuak "erabateko errespetua" eskatzen duela "Estatuko beste botere batzuek jurisdikzio-lana gainbegiratzearen aurrean", PSOEk eta Junts alderdiak "lawfare" kasuak (gerra judiziala) aipatzen dituen akordioaren ostean.

    «Auzitegi Gorenak "botereen banaketa erabat errespetatzea" eskatu du». EITB Albisteak. || Data: 2023-11-13

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/9354298/auzitegi-gorenak-botereen-banaketa-erabat-errespetatzea-eskatu-du/
  2. Ondoren, tresna hau Latinoamerikan ere erabili du, egokituta, izan ere, gizarte zibilaren erabiltzeaz gain, aliatu asko zuen Washingtonek hainbat herrialdetako botere aparatuetan. Horien bitartez bideratu ditu gobernu suberanisten kontrako gerra judiziala (lawfare) eta estatu kolpeak.

    BLAS MENDOZA, Asier. «Shocketik porrotera 20 urte ondoren». Argia. || Data: 2021-09-05

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2744/shocketik-porrotera-20-urte-ondoren
  3. Lehen agerraldia: Ondorioa argia da: gerra judiziala. Independentistek bazekiten, noski, Espainiak auzitara eramango zuela prozesuaren urrats bakoitza.

    ANSA, Mikel P. «Jokoaren arauak». Berria. || Data: 2017-07-29

    https://www.berria.eus/paperekoa/2063/016/001/2017-07-29/jokoaren-arauak.htm

gerra juridiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. 2021eko ekainean Castillo bezalako landa eremuko irakasle ketxua hiztun umil batek Keiko Fujimori ahaltsuari hauteskundeak irabaztea ez zen inolaz ere yankien gustuko izan, eta haren kontrako lawfare edo gerra juridikoa etengabea izan da geroztik.

    APAOLAZA AVILA, Urko. «Peruko hegoalde pobreak lurra du aldarrikatzen eta egurra du jasotzen». Argia. || Data: 2023-01-22

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2809/peruko-hegoalde-pobreak-lurra-du-aldarrikatzen-eta-egurra-du-jasotzen
  2. Lawfare edo "gerra juridikoa" da tribunalak eta legeak erabiltzea aurkaria neutralizatzeko.

    ETXEBERRIA, Ander. «Oztopoak». Goiena || Data: 2022-07-17

    https://goiena.eus/komunitatea/aetxeberria/1657779397065-oztopoak
  3. Lehen agerraldia: «Lawfare [gerra juridikoa] ziztu bizian. Norbaitek partidak irabazten dizkienean eta agerian uzten dituenean, begirunerik gabe erasora.

    ALBERDI, Iosu. «ACM udalerrien elkartearen egoitza arakatu du Poliziak». Berria. || Data: 2019-10-22

    https://www.berria.eus/mundua/acm-udalerrien-elkartearen-egoitza-arakatu-du-poliziak_1260242_102.html