negu demografiko; beheraldi demografiko; gainbehera demografiko

eu: negu demografiko; beheraldi demografiko; gainbehera demografiko
es: invierno demográfico; colapso demográfico
fr: hiver démographique; crash démographique
en: demographic crash; demographic winter

Definizioa:

Biztanleriaren muturreko murrizketa.

negu demografiko

(iz.)

Testuingurua:


beheraldi demografiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Are gehiago, Bizkaian 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondorioz hasitako beheraldi demografikoa, ez da Etxebarrin ia nabaritu.

    ASKOREN ARTEAN. «Etxebarri». Wikipedia. || Data: 2023-12-22

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Etxebarri
  2. Lehen agerraldia: Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak; klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten, batzuk zein besteak, beheraldi demografikoa eta segurtasun fisikoaren falta zela-eta, boteretsuen babespera etorrita.

    NAVARRO, Koro. «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 22. orr. || Data: 2004

    https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=48&l=b

gainbehera demografiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. "Negu demografikoa edota gainbehera demografiko gisa definitu daitekeen panorama honek okerrera egin du azken krisialdien eraginez", azaldu du lehendakariak.

    «200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izango direla iragarri du Jaurlaritzak». EITB Albisteak. || Data: 2022-05-18

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8845708/200-euroko-laguntza-hilean-semealabengatik-eta-haurreskolak-doakoak-izatea-proposatu-du-jaurlaritzak/
  2. Lehen agerraldia: Lurralde batzuk gainbehera demografiko larrian daude. Ukaezina da.

    GOIKOETXEA, Garikoitz. «Euskal hiztunak biltzen dituzten lurraldeak dira aldaketetan galtzaileak». Berria. || Data: 2013-07-28

    https://www.berria.eus/euskal-herria/euskal-hiztunak-biltzen-dituzten-lurraldeak-dira-aldaketetan-galtzaileak_1069534_102.html