sputnik

eu: sputnik

Definizioa:

Goitibehera-mota, egurrezko lau listoiz egindako txasisa, errodamenduak eta balazta fidagarri bat dituena.

sputnik

(iz.)

Testuingurua:

  • Goitibeherak motorrik ez duten ibilgailuak dira, inertziarekin jaisten direnak. Ezagunenak edo ohikoenak egur zatiekin eta gurpil batzuekin eraikitakoak dira, egun sputnik esaten zaienak.

    ARRATIBEL LADRON, Joseba. «Maldan behera inertziarekin soilik». Berria. || Data: 2022-08-25

  • Lehen agerraldia: Maldan Behera inertzia taldearen eskutik, 'Sputnik' goitibeherak probatzeko aukera izan dute Legazpiko haurrek. Oinarri-oinarrizko goitibeherak dira, egurrezko egitura eta lau gurpilekin.

    IGARTUA, Maialen. «Goitibeherak, haurren gozagarri». Goierriko hitza. || Data: 2016-05-05