bioproduktu; jatorri biologikoko produktu; oinarri biologikoko produktu
Ingurumena
es: bioproducto; producto de origen biológico
fr: bioproduit
en: bio-based product
Definizioa:
Jatorri biologikoko materialez osorik edo partzialki egindako produktua.bioproduktu
Testuingurua:
-
Ikuspegi horri esker, eskualdeko balio-kate berriak sortuko dira eta lehengai fosilekiko mendekotasuna murriztuko da; era horretan, bioproduktuen merkatua sustatuko da, alternatiba jasangarri gisa.«Material biodegradagarri berriak eta zelulosa-indargarriak garatzen ari gara». Tecnalia [webgunea]. || Data: 2026-01-27
https://www.tecnalia.com/eu/berriak/material-biodegradagarri-berriak-eta-zelulosa-indargarriak-garatzen-ari-gara
-
Elikagaien industriako azpiproduktuen balorizazioa, bioproduktu berriak lortzeko substratu gisa erabiliz.«Itsas jatorriko bioproduktuak». AZTI [webgunea]. || Data: 2026-03-06
https://www.azti.es/eu/zerbitzuak/itsas-jatorriko-bioproduktuak/
-
Lehen agerraldia: GICOM-UAB-ko Alejandra Cerdak hondakinak lehengai gisa balio gehigarri handiko bioproduktuen fabrikazioari buruzko xehetasunak eman ditu, CTAEX-ko Caterina Collek hiri-biofindegiaren inguruko informazioa eman du, Bartzelonako Unibertsitateko Joan Dostak berriz, bioplastikoen ekoizpena hiri jatorria duten bio-hondakinen bitartez lana azaldu du. Azkenik, mahai-inguru bat egin da non jardunaldiko hizlari ugarik parte hartu duten.«Hiri-hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra: erronkak eta ekimenak». Gipuzkoa.eus. || Data: 2018-10-18
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/hiri-hondakinen-kudeaketa-eta-ekonomia-zirkularra-erronkak-eta-ekimenak
jatorri biologikoko produktu
-
Transmisioa murrizteko, uxagarrien eta jatorri biologikoko produktuen eraginkortasuna ebaluatzen da.«NEIKERek patataren maneiuan eta droneen erabilera esperimentalean berrikuntzak aurkeztu ditu Araban». Euskadi.eus. || Data: 2026-09-02
https://www.euskadi.eus/albistea/2026/neikerek-patataren-maneiuan-eta-droneen-erabilera-esperimentalean-berrikuntzak-aurkeztu-ditu-araban/web01-a2nekaza/eu/
-
"Jatorri biologikoko produktuek onurak ekartzen dizkiote ingurumenari, baliabide fosilekiko mendekotasuna (petrolioa eta gasa, besteak beste) murrizten dutelako".«Materialak garatzen ditugu jatorri biologikoko produktuak oinarri hartuta». Tecnalia [webgunea]. || Data: 2024-12-27
https://www.tecnalia.com/eu/berriak/materialak-garatzen-ditugu-jatorri-biologikoko-produktuak-oinarri-hartuta
-
Lehen agerraldia: Biomasa jatorri biologikoko produktu eta hondakinen frakzio biodegradagarria da; funtsean, energia-iturri gisa erabilitako materia organikoari deritzo.ARAIZ-MÁRQUEZ, Ane et al. «Eugenola: polimero jasangarrien biomasatik erauzitako lehengaia». Zientzia Kaiera. || Data: 2023-06-29
https://zientziakaiera.eus/2023/06/29/eugenola-polimero-jasangarrien-biomasatik-erauzitako-lehengaia/
oinarri biologikoko produktu
-
BaskEgur eta HAZI Fundazioarekin batera, administrazioek, zentro teknologikoek eta enpresek oinarri biologikoko produktu berritzaileak erakusten dituzten nazioarteko topaketan parte hartu dugu.«Baso Bioekonomiaren Estrategia aurkeztu dugu Kanadan, Vancouver´ko FIBC Nazioarteko Konferentzian». Neiker [webgunea]. || Data: 2025-05-08
https://neiker.eus/eu/berriak/baso-bioekonomiaren-estrategia-aurkeztu-dugu-kanadan-vancouverko-fibc-nazioarteko-konferentzian/
-
Gaur egun, bada behar adina teknologia baliabide biologiko berriztagarri horiek —hau da, gure baso baliabideak— oinarri biologikoko produktu berritzaile bihurtu ahal izateko, inoiz ez bezala.«Basogintzari buruzko ponentziaren txostenari ekarpenak». Gipuzkoako Batzar Nagusiak [webgunea]. || Data: 2025
https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/servlet/djg.filenet.BajarArchivoCifradoServlet?id=OYTGGN&plugin=S
-
Lehen agerraldia: Industriak eta kontsumitzaileek oinarri biologikoko produktu nanoteknologikoen onurei buruzko kontzientzia piztea.«Diruz lagundu biomaterialetako zure berrikuntza-proiektuaren % 70, Inn-Pressme proiektuaren esparruan». Cidetec [webgunea]. || Data: 2023-01-17
https://cidetec.es/eu/komunikazioa/berriak/diruz-lagundu-biomaterialetako-zure-berrikuntza-proiektuaren-70-inn-pressme-proiektuaren-esparruan
