mikrobideo; bideo labur; minibideo; reel
Garraioa, posta, telekomunikazioak
es: microvideo; minivideo; video corto
fr: microvidéo; minividéo; reel
en: micro-video; reel; short; short video; short-form content; short-form video; micro-video
Definizioa:
Mugikorretarako diseinatutako bideoa, formatu bertikala eta iraupen laburra (normalean, 90 segundotik beherakoa) izan ohi dituena, eta sare sozialetan zabaltzen dena.mikrobideo
Testuingurua:
-
Carlos Nagoreri egindako elkarrizketaren mikrobideoa.«Zientzia Museoa. Telekomunikazioa: urrunago, azkarrago, argiago». Nafarroako Unibertsitate Publikoa [webgunea]. || Data: 2021
https://www.museocienciaupna.com/eu/exposiciones/telekomunikazioa/
-
Lehiaketaren gaia librea da, eta lau atal ditu: bideo laburrak —lau minututik hamabost minutura bitartekoak—, mikrobideoak—minutu batetik lau minutura bitartekoak—, Instagram, Tik-Tok eta halakoetako istorioak —gehienez, 15 segundokoak—, eta Whatsapp, Telegram eta sare sozialetarako memeak.URKIZU, Urtzi. «Hamaika telebistak bideo laburren lehiaketa bat abiatu du». Berria. || Data: 2020-09-01
https://www.berria.eus/komunikazioa/hamaika-telebistak-bideo-laburren-lehiaketa-bat-abiatu-du_1278365_102.html
-
Atzo, otsailaren 6an, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako "Nafarroako inguru naturalak" argazki eta mikrobideo lehiaketaren sariak banatu ziren.«Beste sari bat gure ikastetxerako». Erronkari DBHI [webgunea]. || Data: 2018-02-07
https://cproncal.blogspot.com/2018/02/beste-sari-bat-gure-ikastetxerako-otro.html
bideo labur
-
Gaur egun, bideo labur eta bertikalaren formatua (Reels, TikTok eta antzekoak) sare sozialetan arreta erakartzeko eta autoritatea eraikitzeko tresnarik eraginkorrena da.«Grabatu, editatu eta argitaratu: Reels intentsibo tailerra enpresa eta profesionalentzat». Garaia Parke Teknologikoa [webgunea]. || Data: 2025-12-24
https://www.ptgaraia.eus/eu/grabatu-editatu-eta-argitaratu-reels-intentsibo-tailerra-enpresa-eta-profesionalentzat/
-
“Vogue aldizkarian iragarki bat jartzeak edota telebistako ‘prime time’n publizitatzeak, diru asko kostatzen du eta influencer bati 2.000.000 pertsonako audientzia izan dezakeen ‘reels’ bat (bideo labur eta dinamikoa) egiteagatik ordaintzen diotena, betiere, dezente gutxiago izango da.«”Influencer”ekin lan egiten duenik ezagutzen al duzu? zein ote da “manager” baten lana?». Hilero Zornotzan [webgunea]. || Data: 2022-07-07
https://hilerozornotzan.eus/influencerekin-lan-egiten-duenik-ezagutzen-al-duzu-zein-ote-da-manager-baten-lana/
-
Lehen agerraldia: Wyzol-en txostenak beste datu esanguratsu hau ematen digu: pertsonen % 73k, produktu edo zerbitzu bati buruz informatzeko garaian, nahiago dute bideo labur bat ikusi zera baino: blog batean artikulu edo post bat irakurri (inkestatuen % 11), infografia bat ikusi (% 4), ebook edo eskuliburu bat deskargatu (% 3), webinar batera bertaratu (% 3), salmenta-dei bat jaso (% 3) edo demo bat probatu (% 3).«Zergatik erantsi behar dituzu bideo laburrak zure sare sozialetako edukien estrategian?». Gaztenpresa Fundazioa [webgunea]. || Data: 2022-03-15
https://gaztenpresa.org/eu/zergatik-erantsi-behar-dituzu-bideo-laburrak-zure-sare-sozialetako-edukien-estrategian/
minibideo
-
Atzegi taldeak Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen minibideoen lehiaketan parte hartu dute DBH 4.mailako Arte Hezkuntzako ikasleek. Denok elkarrekin, berdin du zeinekin bideoa aurkeztu dute.«Maria eta Joseko ikasleak XXVII. Christmas lehiaketan irabazle». Zumaia GUKA [webgunea]. || Data: 2012-12-20
https://zumaiaguka.eus/urola-kosta/1421681124256-maria-eta-joseko-ikasleak-xxvii-christmas-lehiaketan-irabazle
-
Lehen agerraldia: Minibideoen lehiaketa egin ondoren; gaur, aurkeztutako minibideo batzuk proiektatuko ditugu, ezberdintasunak zein aberasgarriak izan daitezkeen ikusi eta guztiak guztiengandik ikas dezakegula ohartzeko.«Altxa dezatela eskua Atzegizaleak diren eskolek». Donostia Kultura [webgunea]. || Data: 2012-12-01
https://www.donostiakultura.eus/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2012/Zinema/atzegi.pdf
reel
-
ETBren Orain: kultur programa zenak bi puntu galdu ditu eta sare sozialetako aparatu da Orain, albisteak reel-etan minutu erdian ematen dituen gailu.PEÑAGARIKANO GOIKOETXEA, Gorka. «Euscool berriaren seinaleak?». Argia. || Data: 2025-04-16
https://www.argia.eus/hemeroteka/argia/2914/euscool-berriaren-seinaleak?mtm_campaign=irakurrienak-azala
-
Hirugarren tokian Reel-ak daude —bideo laburrak—: %22, 4k diote askotan edo sarritan erabiltzen dituztela. Hamarretik zortzik ez dituzte inoiz erabiltzen zuzenekoak edo live-ak, ezta Instagram TV ere.URKIZU, Urtzi. «Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala». Berria. || Data: 2023-06-04
https://www.berria.eus/komunikazioa/instagram-da-euskal-gazteek-gehien-erabiltzen-duten-sare-soziala_1336650_102.html
-
Lehen agerraldia: Horregatik, gaur egun bideoak formatu gogokoenetako batzuk dira marka eta enpresentzat audientziarekin konektatzeko garaian, iraupen laburreko bideoak bereziki, Tik Token edo Instagramen reel-etan ikus ditzakegunak adibidez.«Zergatik erantsi behar dituzu bideo laburrak zure sare sozialetako edukien estrategian?». Gaztenpresa Fundazioa [webgunea]. || Data: 2022-03-15
https://gaztenpresa.org/eu/zergatik-erantsi-behar-dituzu-bideo-laburrak-zure-sare-sozialetako-edukien-estrategian/
