bloke-kate; blockchain
Herrizaingoa, babes zibila
es: cadena de bloques; blockchain
fr: chaîne de blocs
en: blockchain
Definizioa:
1. Kriptografia bidez lotutako blokeetan antolatutako datu-egitura, informazioa modu banatuan eta seguruan erregistratzeko eta egiaztatzeko modua ematen duena. 2. Datu-egitura horretan oinarritako teknologia, informazioa erregistratzeko eta transakzioak egiteko modua eraldatu duena hainbat arlotan.bloke-kate
Testuingurua:
-
Bloke-katea edo Blockchain gisa ezagutzen dena (BC, bloke-katea ingelesez) banatutako datu-base bat da, datu bat argitaratu ondoren hura ez aldatzeko diseinatutako bloke-kateek osatua.ASKOREN ARTEAN. «Bloke-kate». Wikipedia. || Data: 2026-06-09
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bloke-kate
-
Blockchain edo bloke-kateen teknologiak informazioaren benetakotasuna egiaztatzeko eta transakzioak modu seguruan eta bitartekaririk gabe egiteko aukera ematen du.ZELAIA JAUREGI, Ana. «”Blockchain”: Interneten hurrengo belaunaldia ekar dezakeen teknologia». Naiz. || Data: 2019-03-02
https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2019-03-02-06-00/hemeroteca_articles/blockchain-interneten-hurrengo-belaunaldia-ekar-dezakeen-teknologia
-
Lehen agerraldia: Blockchain edo bloke-kateen teknologia bitcoinarekin batera egin zen ezagun, kriptotxanpon entzutetsuak erabiltzen zuen transakzioen biltegiratze-sistema baita.LETURIA AZKARATE, Igor. «Blockchain: transakzioen biltegiratze banatu, fidagarri eta manipulaezina». Zientzia.eus. || Data: 2017-12-01
https://zientzia.eus/artikuluak/blockchain-transakzioen-biltegiratze-banatu-fidaga/
blockchain
-
Token, blockchain, bitcoin. Belaunaldi gazteen artean sarri entzuten diren hitzak dira. Kriptodiruak erabat irauli du finantza mundua, eta jarraitzaile asko lortu ditu.IZTUETA OLANO, Maddi. «Kriptodirua, gazteen kriptonita». Berria. || Data: 2023-01-06
https://www.berria.eus/ekonomia/kriptodirua-gazteen-kriptonita_1328192_102.html
-
Blockchain Unibertsitatea pauso berri bat da Espainiako profesionalen lehiakortasuna sustatzeari begira, eraldaketa prozesuan den inguru globalean.«UNEDek eta UPV/EHUk Blockchain Unibertsitatea aurkeztu dute». Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria. || Data: 2019-03-22
https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/unedek-eta-upv-ehuk-blockchain-unibertsitatea-aurkeztu-dute
-
Lehen agerraldia: Blockchain teknologia erabili du Tsunamiak; puzzle handi baten modukoa da ekintzen diseinua: parte hartzaile bakoitzak bere pieza du, baina ez daki zenbat pieza dauden, nolakoak diren, ezta beste piezak nork dituen ere.TUBIA, Iker. «Tsunami bat sortzeko teknologiak». Berria. || Data: 2019-11-07
https://www.berria.eus/bizigiro/tsunami-bat-sortzeko-teknologiak_1261245_102.html
