uhin berde; olatu berde

Garraioa, posta, telekomunikazioak

eu: uhin berde; olatu berde
es: ola verde; onda verde
fr: onde verte; vague verte
en: green wave

Definizioa:

Semaforoak sinkronizatzea, abiadura jakin batean doazen ibilgailuek ahalik eta geldialdi gutxien egin behar izateko, eta, ondorioz, garraioa arintzeko eta isuriak murrizteko.

uhin berde

(iz.)

Testuingurua:


olatu berde

(iz.)
Testuingurua:
  1. Semaforoen sinkronizazioari eta “olatu berdea” sortzeko arriskuari dagokionez: gai hori bileran planteatu zen, eta Mugikortasun Sailak argi utzi zuen semaforoak ez zirela modu horretan sinkronizatuko.

    «Kalapieren ustez, Loiolako Erriberako semaforoen sistema “akats handia” da». Hirutxuloko Hitza. || Data: 2025-12-18

    https://irutxulo.hitza.eus/2025/12/18/kalapieren-ustez-loiolako-erriberako-semaforoen-sistema-akats-handia-da/
  2. Lehen agerraldia: Bizikleta trafikoa nabarmen arindu zen hirian ezarri zenetik ‘Olatu berdea’, alegia, semaforoak programatu zirenean bizikletei mesede egiteko; esaterako, helburuetako bat da orduko 20 kilometrora doazen bizikletak semaforoak (berdean) errenkadan pasatzea.

    TORNER, Jon. «Kopenhageizatu zeure hiria: bizikletaren ahalmena hiriak eraldatzeko». Argia. || Data: 2018-06-22

    https://blogak.argia.eus/jon-torner/2018/06/22/kopenhageizatu-zeure-hiria-bizikletaren-ahalmena-hiriak-eraldatzeko/