autokidetza
Garraioa, posta, telekomunikazioak
es: coche compartido
fr: covoiturage
en: car pooling; car pool
Definizioa:
Bidaia-gastuak murrizteko garraio-modua, bidaia bera egin nahi duten zenbait pertsonak auto partikular bat partekatzean datzana.autokidetza
Testuingurua:
-
Auzapezak Herri Biltzarkideei 918 departamenduko errepidean autokidetza gune baten berrantolatzeko proiektua aurkeztu die.ORTZAIZEKO HERRIKO ETXEA. «Herriko Kontseiluko erabakia». || Data: 2023-01-17
https://ortzaize.eus/wp-content/uploads/2023/02/1.DIRULAGUNTZA-ESKAERA-AUTOKIDETZA-GUNE-BATEN-BERRANTOLATZEKO-01.17a.pdf
-
Azkenean, Baionako prokuradoreak jakinarazi du bi gizon horiek aurkitu dituztela, baina ez direla sartu ikastetxe barnera: atarian zeuden, autokidetza hitzordu baten beha.«Hiriburun bilatu dituzten gizonak aurkitu dituzte: ez dira sekula ikastetxera sartu». Berria. || Data: 2021-10-23
https://www.berria.eus/euskal-herria/hiriburun-bilatu-dituzten-gizonak-aurkitu-dituzte-ez-dira-sekula-ikastetxera-sartu_1303000_102.html
-
Lehen agerraldia: Europako biribilgunean egin duen hitz hartzean, hitzeman du bere datorren agintaldian, segituko duela errekor berri batzu gainditzen, erridikuluaren arloan: bizikleta bide baten sortzea 3,57m-koa, 2 post-it-etan aurkezten ahalko den bizikletaren aldeko plan bat, autokidetzarako aparkaleku bat, toki batekoa, etab.ENBATA. « 120 pertsona Veunac-en balentrien estreinan». Argia. || Data: 2020-02-11
https://www.argia.eus/albistea/120-pertsona-veunac-en-balentrien-estreinan
