afrofuturismo
Arteak
es: afrofuturismo
fr: afrofuturisme
en: afrofuturism
Definizioa:
Estetika artistiko eta kulturala, zientzia fikzioa, irudipenezko etorkizuna eta afrikar kultura eta historia nahasten dituena eta afrikar diasporako pertsonak eta haien aitzindari afrikarrak lotzea helburu duena.afrofuturismo
Testuingurua:
-
Publizitatearen arauek askotan hiperbolera jotzen badute ere, zaila da Sun Ra Arkestrak adjektibo hori merezi ote duen eztabaidatzea: Sun Ra teklista eta konpositoreak 1950eko hamarkadan Pennsylvanian (AEB) sortutako jazz taldeak historia luzea du atzean, eta afrofuturismoaren aitzindari izateagatik da ezaguna.AMORRORTU BARRENETXEA, Peru. «Sun Ra Arkestra taldea Gasteizko Jazzaldian izango da». Berria. || Data: 2026-03-26
https://www.berria.eus/lurraldeak/araba/sun-ra-arkestra-taldea-gasteizko-jazzaldian-izango-da_2155987_102.html
-
Fikzio espekulatiboa eta afrofuturismoaren elementuak ere erabiltzen ditu, Afrikako testuinguruan kokatuta.ASKOREN ARTEAN. «Rémy Ngamije». Wikipedia. || Data: 2026-03-22
https://eu.wikipedia.org/wiki/R%C3%A9my_Ngamije
-
Afrofuturismoa edo beltzen esperientzietatik abiatuta egile beltzek sorturiko etorkizunari begirako literatura zientzia-fikzioaren azpigenero moduan aurkeztu da maiz.EZKERRA VEGAS, Estibalitz. «Beltzentzako bestelako errealitateak». Berria. || Data: 2018-11-25
https://www.berria.eus/kultura/beltzentzako-bestelako-errealitateak_1221132_102.html
-
Lehen agerraldia: Zientzia-fikzioa, historia, fantasia, Mendebaldekoak ez diren kosmologiak eta afrikartasuna nahasten ditu afrofuturismoak, gaur egun zuriak ez diren pertsona taldeak kezkatzen dituzten gaiak eta eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten oztopoak azaltzeko.EZKERRA VEGAS, Estibalitz. «Kongo, ustezko etorkizun batean». Berria. || Data: 2016-11-20
https://www.berria.eus/kultura/kongo-ustezko-etorkizun-batean_1170674_102.html
