robotaxi

Merkataritza

eu: robotaxi
es: robotaxi
fr: robotaxi; robot-taxi
en: robotaxi

Definizioa:

Gidaririk gabe zirkulatzeko gai den taxia.

robotaxi

(iz.)

Testuingurua:

  • Ez da zientzia fikzioa: AEB Ameriketako Estatu Batuetan eta Txinan erabil daitezke jada robotaxi-ak.

    OSTOLAZA, Paulo. «Motel dator gidaririk gabeko autoa». Berria. || Data: 2025-04-13

    https://www.berria.eus/ekonomia/motel-dator-gidaririk-gabeko-autoa_2140066_102.html
  • Elon Muskek aitatu zuen noizbait auto merkeagoak egiten hasteko asmoa, baina konpainia azkenean Cybercab robotaxiaren aldeko (gidari gabeko taxien aldeko) apustua egiten ari da.

    LASA, Irune. «Musken itzala Teslaren lustrean». Berria. || Data: 2025-02-23

    https://www.berria.eus/ekonomia/musken-itzala-teslaren-lustrean_2137777_102.html
  • Lehen agerraldia: Googleren proiektutik jaiotako Waymo konpainiako autoek dagoeneko zortzi milioi kilometrotik gora egin dituzte errepide publikoetan (eta lau mila milioitik gora errepide birtualetan). Iazko azarotik, Waymo segurtasun-gidaririk gabeko autoak probatzen ari da Arizonan; eta iragarri du urte honen amaieran robotaxi-zerbitzu bat jarri nahi duela martxan.

    ETXEBESTE ADURIZ, Egoitz. «Auto autonomoak bidean». Elhuyar aldizkaria. 330. zk. || Data: 2018-06-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/auto-autonomoak-bidean/