zilborzentrista; zilborzentriko

Psikologia

eu: zilborzentrista; zilborzentriko

Definizioa:

Zilbozentrismoarena edo zilborzentrismoari dagokiona; zilborzentrismoz jokatzen duen pertsona.

zilborzentrista

(iz./izond.)

Testuingurua:

  • Hegoaldeko zilborzentristok oraindik orain Baionara goazela diogu, esaterako, Gatêau Basque bat erostera, Euskal Bixkotxa esan beharrean; agian Iparraldea exotikoa delako, beharbada istant bakar batez pentsatu ere ez dugulako egin pastizak euskal izana eduki dezakeenik.

    KAMIO ANDUAGA, Garazi. «Gató». Berria. || Data: 2025-12-24

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/gato_2151825_102.html
  • Lehen agerraldia: Arreta ematen dit nolako zilborzentristak garen hegoaldekook, espainolaren erabilera zein puntutaraino dugun barneratua, naturalizatua, ez garela gauza antzemateko gaztelaniak Hego Euskal Herriko hiztunon errealitatea nola baldintzatzen duen.

    ZUMETA, Mikel. «Kultura dardarkaria». Berria. || Data: 2022-07-17

    https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/kultura-dardarkaria_1317684_102.html

zilborzentriko

(iz./izond.)
Testuingurua:
  1. Ez dut hortik joko; besterik gabe, eskari xume batzuk egingo ditut amaitzeko, ezertarako balioko ez dutela badakidan arren: hasteko, izan gupida apur bat munduko Daniel Blake guztiei (eta ez bakarrik pelikula batean agertzen direnean); gogoratu beti tresnak gizakien zerbitzurako direla edo izan beharko luketela, eta ez alderantziz; demokraziaren hedatzea eta sakontzea ahotan hartzen duzuenean, kontuan hartu amildegi digitalaren beste aldean geratu diren guztiak; eta pentsa une batez modernitate teknologikoan bizi direnen (garenon) jokabidea zenbateraino ez ote den zilborzentrikoa, elitista eta gizartearen parte handi batentzat baztertzailea.

    MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier. «Teknotonto baten aitorpena». Berria. || Data: 2018-02-07

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/teknotonto-baten-aitorpena_1199744_102.html
  2. Lehen agerraldia: Nabarmenagoa, eta zatarra oso, zientifiko baten aldetik, irudipen-arinka botatzea burutazio xelebre bezain zilborzentriko hauxe, zeinean oinarritzen baita geroko iruzkina: «irakurle ideal gisara kimikari bat begietaratu duela ematen du» (letra etzana nirea da).

    GARZIA GARMENDIA, Juan. «Zientzia eta literatura». Euskaldunon Egunkaria. 5. or. || Data: 2002-09-01

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=2002&h=09&e=01&bilatu=alea&orridata=20020901&ikusi=005&