mikrokredentzial
es: microcredencial
fr: micro-certification
en: micro-credential
Definizioa:
Etengabeko prestakuntzako eta konpetentzietan oinarritutako zenbait ikasketa labur bukatzean lortzen den titulua.mikrokredentzial
Testuingurua:
-
2025-2026 ikasturtean eskainiko dira ‘Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan’ eta ‘Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan’ mikrokredentzialak.«Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak». Mondragon Unibertsitatea [webgunea]. || Data: 2025-09-24
https://www.mondragon.edu/eu/-/euskal-kultura-hezkuntzan-mikrokredentzialak
-
Unibertsitateko mikrokredentzialek bizialdi osoko ikaskuntzarako eta enplegagarritasunerako aukera ematen dute unibertsitate-ziurtagiria izango duen iraupen laburreko prestakuntza sortzeko, biztanleria birkualifikatzeko asmoz.«UPV/EHUko Mikrokredentzialen Jardunaldia». EHU [webgunea]. || Data: 2024-09-27
https://mikrokredentzialak.ehu.eus/eu/jarduera/upvehuko-mikrokredentzialen-jardunaldia
-
Otsailaren 13an eta 14an egiten ari diren CRUE-Docenciaren III. Jardunaldietan, online prestakuntzaz, erakundeen akreditazioez eta unibertsitateko mikrokredentzialez ere hitz egin dute.«Deustok Espainiako unibertsitate guztiak bildu ditu Adimen Artifiziala hezkuntzan nola txertatu den aztertzeko». Deustuko Unibertsitatea [webgunea]. || Data: 2024-02-13
https://www.deusto.eus/eu/hasiera/bizi/gaurkotasuna/albisteak/deusto-reune-a-todas-las-universidades-espanolas-para-analizar-la-irrupcion-de-la-ia-en-la-educacion/noticia
-
Lehen agerraldia: Gizartea zahartzen ari da pixkanaka, eta, unibertsitateak errealitate horretara egokitu beharko duela iritzita, formakuntza molde berriak eskainiko ditu Espainiako Gobernuak Losu legean: mikrograduak, mikrokredentzialak eta bestelako ikasketa motak abian jarriko dituzte.ORZAIZ, Ion; BEGIRISTAIN, Edurne. «Unibertsitate eredu berri baten zutoinak jarriko ditu gaur Espainiako Kongresuak». Berria. || Data: 2022-12-22
https://www.berria.eus/euskal-herria/unibertsitate-eredu-berri-baten-zutoinak-jarriko-ditu-gaur-espainiako-kongresuak_1327630_102.html
