etnozentriko; etnozentrista
es: etnocéntrico; etnocentrista
fr: ethnocentrique; ethnocentriste
en: ethnocentric
Definizioa:
1. Etnozentrismoari dagokiona. 2. Etnozentrismoaren aldekoa.etnozentriko
Testuingurua:
- 
                                            
 Ikerketa honen helburua Lehen Hezkuntzako (LH) material didaktikoen ilustrazioek pentsamendu etnozentrikoa edo kulturartekotasuna sustatzen duten aztertzea da, hauek LHko ikasleengan izan dezaketen eragina ikertuz.ALTUBE ITURRICASTILLO, Janire. Kulturartekotasuna eta Etnozentrismoa Lehen Hezkuntzan: Ikusizko Curriculum Ezkutuaren Eragina Haurren Iruditegian. Gradu amaierako lana, Kazetaritza Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea [linean]. || Data: 2024-05-07 https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/67711/GrAL_Altube.pdf?sequence=2&isAllowed=y  
- 
                                            
 LABek uste du «bakarrik» geratu dela 2017ko adierazpen subiranistaren defentsan. Sindikatuaren «ikuspegi etnozentrikoa» zuzendu nahi du.URAIN, JON O. «”Borroka ziklo bat” hastea xede, «errepublika konfederala» sortzeko». Berria. || Data: 2022-05-04 https://www.berria.eus/ekonomia/borroka-ziklo-bat-hastea-xede-errepublika-konfederala-sortzeko_1313367_102.html  
- 
                                            
 Begirada intersekzionala premiazkoa da, eraso sexistak eta indarkeria matxistak azaldu eta salatzerakoan diskurtso feminista etnozentrikoa eta heterosexista izan ez dadin.FERNÁNDEZ, June. «Etorkinak balira…». Argia. || Data: 2017-08-29 https://www.argia.eus/argia-astekaria/2564/etorkinak-balira  
- 
                                            
 Lehen agerraldia: Gobernu horiek beroiek, beren herritarren artean jarrera etnozentriko eta berekoiak elikatzen dituztenek, poliziaren tratu iraingarriak erabiliz emigratzaileekiko gaitzespena bultzatzen dutenek, deitoratu egiten dute ideologia arrazista eta faxisten aurreratze kezkagarria.UBIERNA GUEMES, Gregorio. «Kairos, “ahotsik gabekoei”, emigratzaileei adi». Euskaldunon Egunkaria. 3. or. || Data: 1993-03-24 https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1993&h=03&e=24&bilatu=alea&orridata=19930324&ikusi=003  
etnozentrista
- 
                                                
 Irudi hauek etnozentristak izateaz gain, heterozentrismoa eta genero rolak bultzatzen dituzte: bikote harreman bat zer den azaltzeko neska eta mutil bat jarriz, medikua neska bat izanik eta soilik zer den lodia izatea erakusteko, pertsona gizen baten irudia jarriz.ALTUBE ITURRICASTILLO, Janire. Kulturartekotasuna eta Etnozentrismoa Lehen Hezkuntzan: Ikusizko Curriculum Ezkutuaren Eragina Haurren Iruditegian. Gradu amaierako lana, Lehen Hezkuntzako Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea [linean]. || Data: 2024-05-07 https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/67711/GrAL_Altube.pdf?sequence=2&isAllowed=y  
- 
                                                
 Europaren zati txiki baten ikuspegi etnozentrista da Kolonek Amerika deskubritu zuela esatea.ASTIZ, Iñigo. «Farida Shaheed. NBEko kultur eskubideen alorreko kontalari berezia: “Garrantzitsua da haurrei historia monolitorik ez ematea”». Berria. || Data: 2015-03-22 https://www.berria.eus/euskal-herria/garrantzitsua-da-haurrei-historia-monolitorik-ez-ematea_1023608_102.html  
- 
                                                
 Lehen agerraldia: Bi bide posibleen tartean ibili behar dute orain adituek ereduen proposatzeko euskaldunei: jarrera “exozentrista”, tokian tokiko hitzaren erabilerarekin eta bestea “etnozentrista”, euskararen moldera dena egokituz.L.E. «Exonomastika euskararen onuragarri». Euskaldunon Egunkaria. 12. or. || Data: 1994-07-03 https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1994&h=07&e=03&bilatu=alea&orridata=19940703&ikusi=012  
