trumpzale; trumpista

eu: trumpzale; trumpista
fr: trumpiste
en: trumpist

Definizioa:

1. Trumpismoari dagokiona. 2. Trumpismoaren aldekoa.

trumpzale

(adj.)

Testuingurua:


trumpista

Testuingurua:
  1. Trumpistek Bidenen osasun mentalaren egoera ezkutatzeko hedabideek egin dutena ikusi dute eta, orain, arrazoi enpirikoa defendatzen dutenen arteko batzuk (sic) Trumpen autoatentatuaren ideia elikatzen ari dira.

    BLAS MENDOZA, Asier. «Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea». Argia. || Data: 2024-07-28

    https://www.argia.eus/astekaria/docs/2881/azala/argia2881.pdf
  2. Herritarrek emandako botoekin hauteskundeak irabazi, eta agintean dagoen bitartean sistema politiko eta sozialean ezarrita eta adostuta dauden egiturazko beste botereei muzin eginez gobernatzen duena litzateke, definizio bat behar izanez gero, trumpista.

    OTAMENDI EGIGUREN, Martxelo. «Trumpistak Alemanian ere». Berria. || Data: 2022-12-11

    https://www.berria.eus/iritzia/trumpistak-alemanian-ere_1326997_102.html
  3. Lehen agerraldia: Inor ez da eta inon ez dago Donald Trump baino trumpista handiagorik.

    ZUBIMENDI, Mikel. «Trumpen errebantxa martxan». Naiz. || Data: 2022-01-15

    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2022-01-15-06-00/hemeroteca_articles/trumpen-errebantxa-martxan