hegemonismo
es: hegemonismo
fr: hégémonisme
en: hegemonism
Definizioa:
Hegemonian oinarritutako jarrera, bereziki nazio baten interesen alde egiteari dagokionez.hegemonismo
Testuingurua:
-
Gainera, xehetasunak aletzen hasita, esan beharra dago gaurko baldintza nazional eta historikoetan Euskal Herrian espainol edo frantses batek bere nazio proiektua gauzatu nahi izatea ez dela hegemonia kontua, eta are gutxiago demokrazia kontua, hegemonismoaren ideologiak zuritutako jokabidea baizik.ODRIOZOLA, Joxe Manuel. «Zeinek esan du?». Berria. || Data: 2016-07-12
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/zeinek-esan-du_1161995_102.html
-
Aurreko garaiko ohituren ondorioz zailtasunak ditugu eredu subiranista finkatzeko, hegemonismoa gaitza da.OLETA, Pedromari. «"Ez dago ezker subiranistaren espazioa bete dezakeen alderdirik"». Argia. || Data: 2010-01-19
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2215/pedromari-olaeta
-
Lehen agerraldia: Garaipen militarra eta konponbide politikoa ez datoz bat Izquierda Unidarentzat, batez ere Estatu Batuen ”unilateralitate eta hegemonismo keinuen” ondoren.J.M.S. «Gerra amaitzea oso berri ona da Espainiako Gobernuarentzat». Euskaldunon Egunkaria. 14. or. || Data: 1991-03-01
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1991&h=03&e=01&bilatu=alea&orridata=19910301&ikusi=014
