plastiko-uharte; plastikozko uharte; zabor-uharte; zabor-orban

eu: plastiko-uharte; plastikozko uharte; zabor-uharte; zabor-orban
es: isla de basura; mancha de basura; parche de basura
fr: continent de plastique; gyre de déchets; soupe plastique; vortex océanique de déchets
en: garbage patch; plastic soup; trash vortex

Definizioa:

Itsasoaren azaleko zabor-pilaketa handia, nagusiki plastikoaz eta mikroplastikoaz osatua, ozeanoko korronte birakarien ondorioz sortzen dena.

plastiko-uharte

(iz.)

Testuingurua:


plastikozko uharte

Testuingurua:
  1. Horiei plastikozko uharte deitzen diegu.

    MARTINEZ, Blanca. «Uharteak, itsasotik azaleratzen diren mendiak». Zientzia Kaiera. || Data: 2024-01-10

    https://zientziakaiera.eus/2024/01/10/uharteak-itsasotik-azaleratzen-diren-mendiak/
  2. Lehen agerraldia: Beste ozeanoetako plastikozko uharteak gehiago aztertu izan dira Indiako Ozeanoan aurkitutakoa baino.

    ORIA, Jose Angel. «Indiako Ozeanoa bera ere plastiko zabortegi bihurtuta daukagu». Naiz. || Data: 2014-04-05

    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-04-26-07-00/hemeroteca_articles/indiako-ozeanoa-bera-ere-plastiko-zabortegi-bihurtuta-daukagu

zabor-uharte

Testuingurua:
  1. Zabor uharte erraldoiak aurkitu ziren ozeanoetako hainbat lekutan, ehunka kilometroko diametroko zabortegi inprobisatuetan.

    LOPEZ-GAZPIO, Josu. «Kakan ere badaude». Zientziakaiera [webgunea]. || Data: 2018-12-11

    https://zientziakaiera.eus/2018/12/11/kakan-ere-badaude/
  2. Gailuak lortzen badu flotatzen duen zaborra modu errentagarrian inguratzea eta biltzea, 100 kilometroko bertsio bat egingo dute, munduko ozeanoetako hainbat tokitan sortu diren zabor uharteak garbitzeko.

    LARTZAGUREN, Edu. «Zabor uharteak zapaldu ezinik». Berria. || Data: 2015-12-26

    https://www.berria.eus/bizigiro/zabor-uharteak-zapaldu-ezinik_1004276_102.html
  3. Lehen agerraldia: Ozeano Bareko zabor uharte handiaren koordenatu geografikoak 135&fraq14; eta 155&fraq14; mendebaldetik 35&fraq14; eta 42&fraq14; iparraldera doaz.

    MARTIN, Xabier. «Itsasoa, zabortegi erraldoia». Berria. || Data: 2010-06-10

    https://www.berria.eus/bizigiro/ezarian-zientzia-itsasoa-zabortegi-erraldoia_1209195_102.html

zabor-orban

Testuingurua:
  1. Kalifornia eta Japonia arteko Ozeano bareko zabor orbana Frantziaren tamaina halako hiru da.

    ASKOREN ARTEAN. «Ozeano Barea». Wikipedia. || Data: 2014-12-27

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Ozeano_Barea
  2. Itsasora botatzen den edo ibaietatik itsasoratzen den zaborra ez da desagertzen; itsaslasterrek zabor orban erraldoiak sortu dituzte hala Ozeano Atlantikoan nola Barean.

    MARTIN, Xabier. «Itsasoa, zabortegi erraldoia». Berria. || Data: 2010-06-10

    https://www.berria.eus/bizigiro/ezarian-zientzia-itsasoa-zabortegi-erraldoia_1209195_102.html
  3. Lehen agerraldia: Baina iparraldeko eremu batek piztu zuen bereziki ikertzaileen arreta, hondakinen kontzentrazio handiagatik. Izan ere, eremu horretan 200.000 hondakin-pieza daude kilometro karratuko. Ikertzaileen esanean, gune hori konparagarria da Ozeano Pazifikoan lehenagotik ezagutzen den zabor-orban handiarekin.

    ELHUYAR ZIENTZIA. «Zabor-kontzentrazio handia Ozeano Atlantikoko uretan». Zientzia.eus [webgunea]. || Data: 2010-05-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/zabor-kontzentrazio-handia-ozeano-atlantikoko-uret/