plastiko-kutsadura; plastikoengatiko kutsadura; plastikoen bidezko kutsadura

eu: plastiko-kutsadura; plastikoengatiko kutsadura; plastikoen bidezko kutsadura
es: contaminación por plástico; contaminación por plásticos
fr: pollution par le plastique; pollution par les plastiques; pollution plastique
en: plastic pollution

Definizioa:

Ingurumenean plastikozko hondakinak metatzean sortutako kutsadura-mota, faunarentzat, florarentzat eta pertsonentzat hainbat motatako arriskuak dakartzana.

plastiko-kutsadura

Testuingurua:


plastikoengatiko kutsadura

Testuingurua:
  1. Plastikoengatiko kutsadura ekoizpena handitzearen erritmo esponentzialean hazten da.

    EL SALTO-HORDAGO. «Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu». Argia. || Data: 2025-08-05

    https://www.argia.eus/albistea/plastikoak-eragindako-kutsadurak-13-bilioi-euroko-osasun-gastuak-eragiten-ditu?mtm_campaign=irakurrienak-azala
  2. Plastikoengatiko kutsadura. Hondakin tonak, plastikoak, metalak eta produktu kimikoak barne, isurtzen dira itsasora urtero, itsas bizitzari eta kostaldeko ekosistemei larriki eraginez.

    «Posible al da ozeanoak jasaten duen kaltea lehengoratzea?». MATER [webgunea]. || Data: 2024-10-30

    https://mater.eus/eu/ozeanoaren-kaltea-lehenagoratzea/
  3. Lehen agerraldia: Norberak, ahal duen neurrian, bere esku dagoena egin behar du plastikoengatiko kutsadura hori murrizteko, ondorio ezin larriagoak dituelako naturan, basabizitzan eta, horren ondorioz, gure osasunean ere bai.

    ERREDAKZIOA. «Ingurumenaren Munduko Eguna: plastikoaren kutsadura». Zaindu zaitez [webgunea]. || Data: 2018

    https://zainduzaitez.com/ingurumenaren-munduko-eguna-plastikoaren-kutsadura/

plastikoen bidezko kutsadura

Testuingurua:
  1. «Oso tristea da, baina Antartikako elur freskoan mikroplastikoak egoteak agerian utzi du plastikoen bidezko kutsadura munduko eskualderik urrunenetara ere iristen dela», azaldu du Alex Aves ikertzaileak, Canterbury Unibertsitateak argitaratutako adierazpen batean.

    ARIN, Nagore. «Mikroplastikoak atzeman dituzte lehen aldiz Antartikako elur freskoan». Berria. || Data: 2022-06-09

    https://www.berria.eus/mundua/mikroplastikoak-atzeman-dituzte-lehen-aldiz-antartikako-elur-freskoan_214456_102.html
  2. Ozeanoetara heltzen den plastikoen bidezko kutsadura murrizteko irtenbideak bilatzea da ikasleen erronka.

    BURGUEÑO, Ana. «Bordeleko Unibertsitateko eta EHUko ikasleak elkarlanean, ozeanoetako kutsadurari aurre egiteko». Naiz. || Data: 2021-08-16

    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/20210816/bordeleko-unibertsitateko-eta-ehuko-ikasleak-elkarlanean-ozeanetako-kutsadurari-aurre-egiteko
  3. Lehen agerraldia: Oro har, saihetsezina da plastikoen bidezko kutsadura murrizteko ahaleginak emendatzea, kutsadura horrek ingurunean eta, ondorioz, gure ongizatean, gizartean eta ekonomian dakartzan kalteak ekidin nahi baditugu.

    LARRETA ASTOLA, Joana et al. «Mikroplastikoak eta osasuna». Zientzia.eus [webgunea]. || Data: 2020-06-01

    https://zientzia.eus/artikuluak/mikroplastikoak-eta-osasuna/