disbiosi; disbakteriosi

eu: disbiosi; disbakteriosi
es: disbiosis; disbacteriosis
fr: dysbiose
en: dysbiosis; dysbacteriosis

Definizioa:

Organismo baten ohiko mikrobiotaren desoreka.

disbiosi

(iz.)

Testuingurua:

  • Mireia Alberdi nutrizionistak mikrobiotaren oreka azpimarratzen du, disbiosiak eta Sibo sindromeak usain eta mina larritu ditzaketelako.

    CALVO GIL, Enara. «Asteon zientzia begi-bistan #521». Zientzia Kaiera. || Data: 2025-02-23

    https://zientziakaiera.eus/2025/02/23/asteon-zientzia-begi-bistan-521/
  • Hesteetako mikrobiotaren desorekak edo disbiosiak hanturazko patologia kroniko ugari ekar dezake, hala nola heste narritagarriaren sindromea, koloneko minbizia eta diabetesa.

    FERNANDEZ JIMENEZ, Nora. «Mikrobiota, kausa ala efektu?». Berria. || Data: 2023-03-02

    https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/mikrobiota-kausa-ala-efektu_1331306_102.html
  • Lehen agerraldia: Aldiz, dieta hiperproteikoek, zuntz gutxikoek edo azukre sinpleetan aberatsek, hesteetako disbiosiaren alde egiten dute, hesteetako bakterio patogenoen edo metabolito toxikoen jarduera handituz.

    ZUDAIRE, Maite. «Hesteetako dieta eta disbiosia». Consumer aldizkaria. || Data: 2008

    https://eec.euskaltzaindia.eus/

disbakteriosi

(iz.)
Testuingurua:
  1. Disbiosia edo disbakteriosia giza gorputzeko mikrobiotaren desoreka da, gehienbat larruazala edo heste-florarena.

    ASKOREN ARTEAN. «Disbiosi». Wikipedia. || Data: 2021-03-08

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Disbiosi
  2. Disbakteriosia baginako germenen bizi baldintzen aldaketa da.

    BASSI, Clara. «Disbakteriosia baginako germenen bizi baldintzen aldaketa da». Consumer aldizkaria. || Data: 2011

    https://eec.euskaltzaindia.eus/
  3. Lehen agerraldia: Deskribatu diren beste ondorio kaltegarri batzuk, erabilera terapeutikoarekin zerikusia dutenak, neuritis optikoa dira, seguruenik gehiegizko dosiak, hipersentikortasun erreakzioak, gutxitan gertatzen direnak, digestio arazoak (goragaleak, gorakoak eta beherakoak), bakterioen edo mikotikoen gaininfekzioak eta hesteetako disbakteriosiaren ondoriozko bitaminaren urritasuna.

    RODRIGUEZ JEREZ, Jose Juan. «Kloranfenikolaren presentzia erlezaintzako produktuetan». Consumer aldizkaria. || Data: 2005

    https://eec.euskaltzaindia.eus/