flotilla
es: flotilla
fr: flotille
en: flotilla
Definizioa:
Ontzidi txikia, helburu jakin batekin eta aginte bakar baten ardurapean, elkarrekin nabigatzen duten ontzi txikiz osatua.flotilla
Testuingurua:
-
Israelgo Segurtasun Nazionalerako ministroak proposatu du «terrorista» gisa tratatzeko flotillako partaideak.PORTA, Carme. «Gaza ez dago bakarrik». Berria. || Data: 2025-09-01
https://www.berria.eus/mundua/gaza-ez-dago-bakarrik_2146336_102.html
-
Irrati bidez eman die Israelek aurrera ez jarraitzeko abisua; Gazatik 35 miliatara zeudela abordatu, eta portura eraman ditu Israelen kontrako neurriak hartzeko eskatu die flotillak ekintzaileen jatorrizko estatuei.GOÑI, Maialen. «Israelek berriz abordatu du Askatasunaren Flotilla». Berria. || Data: 2011-11-05
https://www.berria.eus/mundua/israelek-berriz-abordatu-du-askatasunaren-flotilla_1123809_102.html
-
Duela hilabete beste hitzordu bat zuten bi agintariek, baina bertan behera geratu zen Israelek Gazako flotillari eraso ziolako.TORQUEMADA, Jesus. «Obamak azkenik, Netanyahu hartuko du gaur». EITB Albisteak. || Data: 2010-07-06
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/460169/obamak-azkenik-netanyahu-hartuko-du/
-
Lehen agerraldia: Ekologistek asteburuan, ontzia lehorreratu aurretik, hasi zituzten protestak, Cherburgon. Igandean, Atlantikoa Nuklearrik Gabeko Flotilla taldeko bi marinel atxilotu zituzten, Cherburgoko kaiko gune militarrera belaontzi batean sartzea lortu ondoren.ERREDAKZIOA. «Frantziako kostaldera iritsi da, Estatu Batuetatik, konboi atomikoa». Berria. || Data: 2004-10-05
https://www.berria.eus/gaiak/frantziako-kostaldera-iritsi-da-estatu-batuetatik-konboi-atomikoa_1240838_102.html
