zuriketa arrosa; garbiketa arrosa
es: lavado rosa; lavado de imagen rosa; pinkwashing
fr: pinkwashing
en: pinkwashing
Definizioa:
Norberaren irudia hobetzeko komunikazio-estrategia, LGBTIQA+ pertsonen eskubideak egiazko konpromisorik gabe babestean datzana.zuriketa arrosa
Testuingurua:
-
Horrekin batera, salatu dute zuriketa arrosa "indarkeria koloniala" dela: "Gure borroka eta historia erabiltzen ari dira sarraski etnikoa makillatzeko”.L. GARAIALDE, Olaia. «Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak». Argia. || Data: 2024-04-01
https://www.argia.eus/albistea/zuriketa-arrosa-indarkeria-biomedikoa-eta-psikiatrikoa-eta-palestinako-genozidioa-salatu-ditu-lgtbiaq-mugimenduak
-
Lehen agerraldia: Berriro ere, LGTBI mugimenduak kalera jo du ekainaren 28a kari, eta, harrotasuna eta komunitatearen eskubideak aldarrikatzeaz gain, bi mezu nagusi plazaratu ditu: erakundeek bultzatzen duten «zuriketa arrosa» salatzea, eta faxismoaren oldarraldiari buru egiteko beharra nabarmentzea.HERMOSILLA, Gotzon. «Faxismoa eta “zuriketa arrosa” salatu dituzte kalean». Berria. || Data: 2023-06-29
https://www.berria.eus/euskal-herria/faxismoa-eta-zuriketa-arrosa-salatu-dituzte-kalean_1338047_102.html
garbiketa arrosa
-
Instituzioei ere kritika egin diete: "Maiz sartzen dizkigute kolorez jantzitako berdintasun faltsuak, baina benetan garbiketa arrosa egiten dabiltza, etekin politiko eta ekonomikoa bilatuz".LARREA, Hasier. «Guztientzat bizigarria izango den jendarte eredua aldarrikatu dute». Goiena. || Data: 2022-06-28
https://goiena.eus/arrasate/1656441101284-guztientzat-bizigarria-izango-den-jendarte-eredua-eraikitzeko-nahia-plazaratu-dute
-
Aurten, “kapitalismoaren garbiketa arrosa” jarri dute jomugan.SALSAMENDI LOZANO, Irati. «Manifestaziora deitu dute LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunerako». Irutxuloko Hitza. || Data: 2019-06-25
https://irutxulo.hitza.eus/2019/06/25/manifestaziora-deitu-dute-lgtbi-komunitatearen-nazioarteko-egunerako/
-
Lehen agerraldia: Nolanahi ere, Palestinaren aldeko ekintzaileek gogor kritikatu dute estrategia, eta pinkwashing (garbiketa arrosa) deitu dute kanpaina.IRAZABAL ELKOROBARRUTIA, Ane. «Borroka anitz borroka bakarrean». Berria. || Data: 2012-01-04
https://www.berria.eus/mundua/borroka-anitz-borroka-bakarrean_1120881_102.html
